Albisteak

San Marcial eta Uzturre beheko lokalak eraisteko lanak

2015-07-06 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

San Marcial 3ko eta Uzturre 5eko beheko lokalak  eraisteko lanak bertan behera gelditu dira aldi baterako.

Aurreikusi gabeko amiantoa duten fibrozementuzko hodiak agertzeak eragiten du erretiratze horretan, Eusko Jaurlaritzak onetsi behar duelarik proiektu zehatz batekin.  Bi hilabeteko luzaera aurreikusten da prozesu horretarako. Amiantodun materiala denez espezializatutako enpresa berezi bat sartuko da hodiak erretiratzeko.  

Gainera, Telefonicak zonaldeko sarea aldatu behar du, beheko lokaletatik erretiratuz fatxadetatik zintzilika dauden kableak. Horretarako, lurperatzeko beharrezkoa den obra zibilari eman dio hasiera, baina Telefonicak berak aldatu behar du kableria.

Erabat penatzen gaitu atzerapenak, eta espero dugu, bizilagunek irrikaz espero duten obra, aipaturiko beheko lokalak eraisteko lanarekin bukatzea, alegia, agindutako epearen barruan bukatu ahal izatea.

Udal Gobernu berriko taldea osatzen dugunon borondatea da, zonaldeko gainerako beheko lokalen eraisketa proiektuarekin jarraitzea.  Eta horretarako behar diren errekurtsoak jarriko ditugu aurrerantzean.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna