Albisteak

Saharako Karabana

2018-01-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Urtarrilak 8tik 19ra bitartean, Lasarte-Oriako zenbait establezimendutan bilketa popular bat egitea pentsatu da, bai janaria biltzeko , bai produktu higienikoak biltzeko.

Beste urte batez, sarahaui herriaren laguntza-deiari erantzunez, Lasarte-Oriako Udalak, “Oporrak Bakean” programako familiekin eta bere burua eskaintzen duen boluntario ororekin batera, “Sahararen aldeko XIV. Euskal Karabana: Piztu Itxaropena” karabanarekin kolaboratuko du.

Errefuxiatu-egoera eta inguru horretako zirkunstantzia bereziak direla eta, Tindouf-eko (Aljeria) errefuxiatu saharauien kanpamenduetan bizirik irautea ia erabat kanpoko laguntzaren mende dago. Elikaduraren kasuan, hainbat zirkunstantzia direla medio, beti ez dago bermatua ez kanpamentuetara iritsiko denik, ez haien behar adinako erregulartasuna eta nahi litzatekeen kopurua, gabezia eta atzerapen handiko egoerak gertatzen baitira.

Hori dela eta, urtarril honen 8tik 19ra bitartean, Lasarte-Oriako zenbait establezimendutan bilketa popular bat egitea pentsatu da, bai janaria biltzeko (arroza, pasta, azukrea, lekaleak, atuna eta sardinak oliotan), bai produktu higienikoak biltzeko (konpresak).

Elikagaiak ezin dira joan beirazko ontzietan, bidaian hausketarik gerta ez dadin.

Urtarrilaren 8tik 19ra, herriko eskoletan kutxa bana ipiniko da, adingabeek elikagaiak haietan utzi ahal izateko. Era berean, Emakumeen Zentroan eta hala eskatzen duten elkarteetan ere kutxak ipiniko dira. Eta urtarrilaren 13an larunbatarekin, egun osoan egingo da bilketa supermerkatu hauetan: Urbil, BM berria, Dia, Carrefour Express eta Eroski.

Inor interesaturik badago bere elkartean janari-bilketarako kutxa bat ipintzeko edota urtarrilaren 13an boluntario moduan lan egiteko, Zerbitzu Sozialen Departamentuarekin kontaktuan jar daiteke. Bai hara deituz, bai WhatsApp bat bidaliz 650-488-108 telefonora, norberaren izenarekin eta hilaren 13rako kontaktatu ahal izateko telefono-zenbakiarekin.

Horrez gain, jakinarazten da salgai jarri direla kutxa txiki batzuk, “Lasarte-Oria Sahararekin” goiburuarekiko txiskeroak eta pinturak dauzkatenak. Hortik ateratako dirua bigarren eskuko kamioiak erosteko erabiliko da, haietan elikagaiak Saharara eramateko.

Lerro hauen bitartez, eskerrak eman nahi dizkiegu proiektu hau aurrera eramatea posible egiten duten boluntario guztiei.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna