Albisteak
Programazio zabala Zaharren Omenaldirako
2016-09-08 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
2016ko Zaharren Omenaldia urriaren 1etik 8ra bitartean egingo da, jarduera-kopuru handi batekin. Astearen barruan, ohiko bazkari herrikoia egingo da frontoian, igande 2an. Inskripzioaren epea irekita dago.
Jesus Zaballos alkateak eta Lourdes Acevedo arloko zinegotziak, Jubilatuen Elkarteko Adela Manso eta Exiquio Pérez ordezkariekin batera, gaur goizean aurkeztu dituzte aurtengo omenaldiko ekitaldiak. Astea urriaren 1ean zabalduko da, bandera igotzearekin eta elkartean bertan dantzatuko den ohorezko aurreskuarekin.
Irekitzeko ekitaldiaren ondoren hasiko dira tokako, igeleko eta poteko lehiaketak, eta bingo-saio batekin amaituko da eguna.
Igandea, urriak 2, Amalur Trikiti eta Pandero Eskolako taldearen dianarekin hasiko da. Ondoren, meza emango da San Pedro elizan, eta segidan kalejira egingo da. Gero dantza-jaialdia izango dira Kulturetxean, Amaia González Caballeroren eskutik. Eguna amaitzeko, ohiko bazkari herrikoia egingo da Michelingo frontoian, bazkaria Rubi Berriak taldeak girotuko duelarik.
Astelehen 3an, arratsaldez, jubilatu-elkarteak gimnastika-erakustaldia egingo du Loidibarrengo frontoian, eta ondoren helduentzako ipuin-kontaria ariko da elkartean. Astearte 4an Biyak Bat elkarteko eta Lezoko koruek kontzertua eskainiko dute Brigitarren komentuan.
Asteazken 5ean arratsaldez, Okendo plazan, lerroko dantza. Jarraian, Kulturetxean antzerki-saioa. Ostegun goizean, Ondo Ibilikoekin paseatzeko unea izango da, eta arratsaldean dantza eta dantza-lehiaketa elkartean.
Ostiral 6an, goizean, V. Ibilaldi Neurtua egingo da, Okendo plazatik abiatuta. Eta arratsaldean, Kulturetxean, beste antzerki-saio bat.
Omenaldiko astea larunbat 8an amaituko da. Goizean kalejira herrian zehar, meza Brigitarrenean eta bazkideen Urrezko Ezteiak elkartean. Ondoren, omenduekin bazkaria egingo da, eta dantzarekin amaituko da.