Albisteak
PREZIO TASATUKO 36 ETXEBIZITZA LIBREREN ZOZKETA
2016-09-30 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Neinor Norte enpresak urriaren 13an zozketa egingo du, Goiegiko Ibarrean prezio tasatuko 36 etxebizitza libre eta dagozkien eranskinak adjudikatzeko.
Etxebizitzek prezio tasatu munizipaleko etxebizitza libreen izaera dute, Lasarte-Oriako Udalaren eta Neinor Norte, S.L.U. enpresaren artean 2016/07/08an sinatutako hitzarmenaren arabera, zeinetan finkatzen baitira etxebizitzen eta haien eranskinen gehienezko prezioak eta adjudikatzeko lehentasuna.
Etxebizitzak (logela bateko 3 etxebizitza, bi logelako 15 etxebizitza eta hiru logelako 18 etxebizitza) eta haien eranskinak edozein pertsona interesaturi destinatuak badaude ere, lehentasuna izango dute Lasarte-Oriako udalerrian erroldatuek.
Udalerrian erroldatutako eskatzaileak salgai dauden etxebizitzak baino gehiago direnez gero, adjudikazioa zozketa bidez egingo da. Prozesuaren legezkotasuna eta gardentasuna bermatzeko, zozketa notario baten aurrean egingo da. Zozketa Lasarte-Oriako Kulturetxeko hitzaldi-aretoan egingo da, 2016ko urriaren 13an, 10:00etan.
Izena emandako erroldatuen behin-behineko lista Neinor Homes enpresaren www.neinorhomnes.com webgunean eta Lasarte-Oriako Udalaren www.lasarte-oria.eus webgunean argitaratuko da 2016ko urriaren 5ean.
2016ko urriaren 6an lista horri buruzko alegazioak egin ahalko dira. Behin betiko lista 2016ko urriaren 10ean argitaratuko da.
Zozketa honela egingo da: bonbo batean bola bat sartuko da izena emandako eskatzaileen DNI bakoitzeko. Inskribatu bakoitzari esleitutako zenbakia bat etorriko da egindako inskripzio-aginduan entregatutakoarekin.
Bola bakar bat aterako da, eta haren zenbakia eta hurrengo 35 segidakoak izango dira adjudikatarioak.
Esleitu gabeko etxebizitzarik geratzen bada, listak azken zenbakitik aurrera korritzen jarraituko du.
Hala ere adjudikatu gabeko etxebizitzak geratzen badira eta erroldatuek eskaintza betetzen ez badute, inskribatu gabekoen listara pasatuko da. Adjudikazioko hurrenkera inskripzioko unean emandako zenbakiaren arabera izango da.
Zozketa amaituta, adjudikatarioen lista ofiziala 2016ko urriaren 14an argitaratuko da, bai udalaren bulegoetan, bai Neinor Homesen www.neinorhomnes.com webgunean.
Lehenbiziko 12 adjudikatarioek 2016ko urriaren 17an konfirmatu beharko dute hautatu duten etxebizitza, hurrengo 12ek 2016ko urriaren 18an, eta gainerako 12ek 2016ko urriaren 19an.
Adjudikatario bakoitzak 2 etxebizitza hautatzeko eskubidea izango du (1 eta 2 lehentasun-ordenarekin), bai libre dauden etxebizitzen artetik, bai behin-behinean erreserbatuta daudenen artetik. Ezarritako epean bere hautapena konfirmatzen ez dutenek galdu egingo dute hautatzeko eskubidea.
Erreserbako kontratua 10 laneguneko epean formalizatu beharko da (2016ko urriaren 20tik azaroaren 4ra, biak barne).
Epea igarota erreserbako kontratua formalizatu ez bada, Neinor Homesek liberatu egingo du etxebizitza, eta hurrengo adjudikatarioaren eskura jarriko du, dagokion txanda errespetatuz.