Albisteak
Prestakuntzari eta ekintzailetzari buruzko hitzarmena sinatu da Usurbilgo LHIIrekin
2015-10-20 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Jesus Zaballos alkateak eta Patxi Vaquerizo zentroko zuzendariak gaur goizean sinatu duten hitzarmenak arautzen du Udalak zein baldintzatan uzten dio ofizio-eskola Usurbilgo LHIIri, kudeaketa hobetzeko eta ekintzailetzako jardueren eskaintza zabaltzeko, bai eta beren programazio arautuaren osagarri den prestakuntzaren eskaintza zabaltzeko ere. Horrela, zerbitzu horiek lasarteoriatarrei hurbiltzea lortzen da.
Usurbilgo LHII zentroa ofizio-eskolan honako jarduera hauek programatzera konprometitzen da:
1. Usurbil LHIIren okupazio-eremuetan enplegatzeko prestakuntza.
2. Etengabeko prestakuntza
3. Beste eremu batzuetan eta beste entitate batzuek formazioa ematea, Udalaren proposamenez edo Udalaren oniritziarekin
4. Enpresa sortzeko proiektuak, “enpresa-habia” eskemaren azpian
5. Formazio-praktikak
6. Lan-mahaiak / Lantaldeak
7. Autoprestakuntza eta ikaskuntzako bitartekaritzarako zerbitzua
Usurbilgo LHII zentroak sei hilean behin aurkeztuko dio Udalari programazioaren eta egitekoak dituen jardueren xehetasuna, haien egutegia, ordutegiak eta aurreikusitako erabiltzaileen kopurua adieraziz.
Udalak ofizio-eskolaren lokala eta hango ekipamendua uzten dizkio, jarduera horiek denak egin ahal ditzan.
Zentroko ordezkari batek eta herriko enplegu-dinamizatzaileak egingo dute akordioen jarraipena.