Albisteak

PERTSONA EKINTZAILEENTZAKO LAGUNTZA BERRIAK-LANBIDE-2016

2016-06-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Andoaingo, Astigarragako, Hernaniko, Lasarte-Oriako, Urnietako eta Usurbilgo Udalek, eskuladeko ekintzaile zerbitzuaren bidez, informazio bilera eskainiko dute ekainaren 21ean, astearte, 9:30etan Urigain Etxean (La Salle Etorbide, 6. 20140 Andoain). Ideia enpresariala garatuko duten pertsona ekintzaileentzako edo proiektu enpresarialak martxan jartzeko emango dituzten diru-laguntza berriak aurkeztuko dituzte.

Ondorengo laguntzak jaso ahal izango dituzte onuradunek:

LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak martxan jarri du ekimena, eta Europako Gizarte Funtsak

ere finantzatzen du. Bidasoa eskualdean 20 izango dira laguntza jaso ahal izando duten pertsona ekintzaileak.

Laguntzak eskatzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik BURUNTZALDEA BETERRI EKINEAN tutoretza eta aholkularitza prozesua hasi izana. Hortaz, eskaera egin nahi duten horiek derrigorrez joan beharko dute aholkularitza prozesuaren hasiera eta laguntzen aurkezpena izango den bilerara, ekainaren 21ean, asteartea, 9:30etan, Urigain Etxean (La Salle Etorbide, 6. 20140 Andoain).

Eskaerari, baldintzei edo prozedurari buruzko informazio gehiago:

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna