Albisteak
Pegatina bat “Hozkailu Solidarioarekin” kolaboratzen dutenentzat
2016-11-04 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Pegatina batek bereiziko ditu “Hozkailu Solidarioa” programarekin kolaboratzen duten establezimenduak. Solidaritatearen alde eta janariaren balioaz kontzientziatzearen aldeko apustu bat.
Zerbitzu Sozialen Departamentutik beste pauso bat eman dute “Hozkailu Solidarioa” programaren alde, herritarrak janariaren balioaz eta elikagaiak alferrik ez gastatzeko beharraz kontzientziatzeko helburuarekin. Premia gehien dutenenganako solidaritatearen aldeko apustua ere bada.
Inguruko ostalaritza-zentroei ekimenarekin kolaboratzeko eskatuz eta formazio-hitzaldi bat eskainiz gutun bat bidali ondoren, hasi gara pegatina banatzen, eta ekimen solidario horrekin kolaboratu nahi duten establezimenduen ateetan ikusiko dugu.
Programa hau herritarrei zuzentzen zaie oro har, baina baita establezimenduei ere, janari-soberakinak hozkailuan sar ditzaten, hartara janari horiek behar dituzten beste pertsona batzuek baliatzeko modua izan dezaten.
Gogorarazi behar dugu hozkailu horretara kontsumituko ez den edozein janari eraman daitekeela, ontziratua edo egun horretan bertan prestatua, betiere hotzaren katea ordu-erdi baino gehiagoan eten gabe, horrek bermatuko baitu produktuaren kalitatea. Ezin da arrautzarik edo haragi gordinik eraman. Eta jakiak ontzi gardenetan sartu behar dira, zein egunetan kozinatu diren adieraziz. Kontsumitzeko moduan ez dauden janarien mantentzea, garbitzea eta erretiratzea astean behin egingo da.
Produzitzen diren elikagaietatik gutxi gorabehera erdiak inoiz ez dira komertzializatuak izatera iristen, dela itxuragatik, dela kontsumoko datagatik, eta horregatik denda, jatetxe, taberna, frutategi eta supermerkatu askok zakarretara botatzen dituzte.
Janarien zarrastelkeria hori ebita daiteke “Hozkailu Solidarioa” proiektuari esker. Hozkailua Kulturetxearen ondoan dago ipinia, eta eguneko edozein ordutan eta urteko edozein egunetan dago eskuragarri, janari-soberakin horiek bertan uzteko eta behar dituen edonork baliatu ahal izateko moduan. Enpresa batentzat hondakina dena familia batentzat produktu solidario bat izan daiteke, aprobetxatzeko modukoa eta autogestionatua.
Informazio gehiago www.neverasolidaria.org webgunean.