Albisteak

“Partekatzeak urrutiago eramango zaitu”, Mugikortasunaren Europako Astearen leloa

2017-09-15 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako Udalak, aurten ere, MUGIKORTASUNAREN EUROPAKO ASTEAn parte hartuko du. Ekimen hori irailaren 18tik 22ra ospatzen da. Aurtengo deialdia “Partekatzeak urrutiago eramango zaitu” lelo pean egin da eta irailaren 22an izendatuta dagoen “autorik gabeko eguna”-rekin bukatuko da.

Agustín Valdivia ingurumeneko zinegotziak eta Eli Gondat Artelatzekoak aste honen helburuak eta egunotarako antolatutako jarduerak aurkeztu dituzte: bigarren eskuko bizikleten azoka, bizikletazko martxa, kalea jostatzeko, formazioko ikastaroak, ibiltzea osasuna da proposamena, argazki-erakusketa eta hiribusa dohainik. Programaren gastua 10.951.69 eurokoa da: 10.685,39 € Artelatzentzat, jarduerengatik, eta 266,30 € DYArentzat, martxetan anbulantziarekin laguntzeagatik.

Bigarren eskuko bizikleten merkatua

IRAILAK 22, ostirala

Okendo plaza 16:30 - 19:30

Publiko orokorrari zuzendutako bigarren eskuko merkatu honetan honako elementuak hartuko dira: bizikletak, patinak, patineteak zein mugikortasun jasangarriarekin lotutako objektuak eta osagarriak.

Doako gordailu sistema bidezko sal-erosketa pertsona guztien eskura ipiniko da. Saldu nahi diren bizikletak eta objektuak egun berean 15:00etatik 16:30era antolakuntzari utzi behar zaizkio, hau da merkatua ireki baino lehenago. Gordailu zerbitzuan antolakuntzako kideak arduratuko dira haien zainketaz eta salmentaz saldutakoaren artikuluen dirua bueltatuz eta saldu ez direnak jabeei itzuliz 20:00ak baino lehen.

Oharra: NAN eta telefono zenbakia eskatuko dira.

Bizikleta martxak

IRAILAK 22, ostirala

Luzera ezberdineko bi zirkuitu antolatuko dira adinaka biak abiapuntu eta helmuga Okendo plaza izanik. Ibilbidea osatu ondoren bizikletekin jarduteko jolasak eskainiko dira: zinta lasterketak, trebetasun zirkuituak, jolas dibertigarriak…

Oharra: norberak bere bizikleta eta kaskoa eramatea derrigorrezkoa izango da.

Kalea jolaserako

IRAILAK 22, ostirala

Kale Nagusia 16:30 - 19:30

Haurrentzat antolatutako jolasak: segway-a, aisialdiko jolasak, herri kirol jolasak, futbitoa…

Jolaserako egokituko den eremuak girotzeko musika izango du eta begirale talde batek dinamizatuko du. Jarduerak Tajamar-eko biribilgunetik Ola kaleko biribilgunera garatuko dira, horretarako ohiko ibilgailuen trafikoa itxiko delarik.

Era berean, Ipar-martxa (Nordic Walking) moduko ibilaldia antolatu da.

Ikastaroak

Irailaren 18-22 bitarteko astean

Lasarte-Oriako bigarren hezkuntzako ikasleei formakuntza saioak emango zaizkie.

Ttipi-ttapa, Ondo Ibili

Irailak 22, ostirala

Okendo plaza 11:00

Ordu t’erdiko iraupena duen ibilaldia adineko pertsonei zuzenduta dago. Informazio gehiago kiroldegian eta Biyak Bat elkartean.

Argazki erakusketa

Okendo plaza (arkupea)

Argazki erakusketa txikia mugikortasunarekin lotutako eguneroko egoerak azaltzeko.

Hiribusa dohanik

Irailak 22, ostirala

“Autorik gabeko eguna” izendatua egonik, egun osoan zehar Muittu Mantangorri hiribusa doakoa izango da.

Ekimen honek ondorengo helburuak ditu:

Aste honen esparruan jarduera dezente antolatu dira eta horietan parte-hartzeko gonbita luzatzen dizuegu. Gainera, zuen mugikortasuna eramangarriagoa eta onuragarriagoa izateko ondorengo 5 ohitura sinple proposatzen dizkizuegu, ingurumenaren hobekuntzarako lagungarriak direlakoan.

Liburuxka ikusi

Kartela

Bigarren eskuko bizikleten kartela

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna