Albisteak
Parte hartuz aukeratu Udaleko irudi korporatibo berria
2013-02-04 | iruzkinak: 1 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Dagoeneko lehiaketan aurkezteko epea bukatu da eta guztira 74 parte hartzailek aurkeztu dute bere logotipoa. Hauetatik, dokumentazio falta dela eta 69 geratu dira lehiaketan eta Kultur etxean egingo den erakusketan egoteko aukera izango dute otsailaren 4tik 14ra bitartean. Gure helburua Lasarteoriatar guztiek bere iritzia emateko aukera izatea da, honela denon oniritziarekin eta harrotasunarekin aukeratua izan dadin gure herriaren irudi berria. Horretarako, sortu berri dugun parte-hartzeko webgune berrian galdeketa bat izango da bertan etxetik norberak irudi guztiak ikusteko eta gustukoena bozkatzeko aukera izan dezan. Kultur etxean ere bozkatzeko aukera izango da parte-hartze postontzien bidez.
Erakusketa publikoa Manuel Lekuona Kultur etxean eta internetez bozkatzeko aukera
Iruzkinak
-
lasartearra
2013-02-04 / 09:39:34on-line bozkaketari dagokionez, espero benetan haintzat ez hartzea. Ez dago oso ondo diseinatuta eta edozein irudi nahi bezainbeste aldiz bozkatzeko aukera dago...
agian fidagarriagoa izango da paperetan egindako bozka, bertan izen-abizenak behintzat ipintzen badira.
mila esker!