Albisteak

Pantaila akustikoak N-1 errepidean

2016-02-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako alkateak idatziz eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiko Azpiegituren Departamentuari oraindik jartzeko dauden pantaila akustikoak ipin ditzala N-1 autobian, gure udalerria zeharkatzen duen tartean.

 

Zaballosek bere kezka agertu du, errepideen azpiegiturek gure udalerria zeharkatzean ateratzen duten zarataren ondoriozko arazo larriengatik, erasaten dieten herritarrengan ezinegon handia eragiten baitute.

 

Horregatik eskatu dio lehenbailehen har ditzala beharrezko neurri zuzentzaileak —pantaila akustikoak ipintzea—, Diputazioak berak egindako estudioetan ageri den moduan, lehen mailakoa den ingurumen-arazo hori minimizatze aldera.

 

Udal hau aspaldidanik egiten ari den eskakizun bat da hori. Izan ere, N-1 autobia Lasarte-Orian barrena pasatzen den tarte jakin batzuetan bete bada ere, ez da lortu osorik burutzea.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna