Albisteak
Paisaiaren katalogo berria Donostialdea-Bidasoa Beherean
2016-04-21 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Eusko Jaurlaritzak Donostialdea-Bidasoa Behereko paisaien katalogoa lantzeko prozesuan parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak. Aukera on bat gure paisaiaren eta gure ingurunearen balioak defendatzeko.
Prozesua, dagoeneko abiatua, maiatzaren 12an amaituko da, eta katalogo horretan jasoko diren paisaiak zehaztuko ditu, parte-hartzaileen iritzia kontuan izanda. Herritarrei zabaldutako foroak antolatu dira, gai horretaz aritzeko. Buruntzaldearen kasuan, foroa maiatzaren 11n egingo da, de 18:00etatik 20:30era, Lekaio Kultur Etxean (San Juan Kalea 5, Urnieta). Informazio gehiago nahi baduzu: http://www.irekia.euskadi.eus/eu/debates/1077?stage=discussion
On-line ere parte har dezakezu, honako helbide honetan eskura daukazun inkesta betez: http://www.paisaiarenkatalogoa.com/eu/datos-personales.php
Eta azkenik, informazioa hartu eta emateko, interesdunek mezu elektroniko bidali dezakete Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren zuzendaritzara: paisaia@euskadi.eus