Albisteak
Pablo Garaikoetxea ikastetxeko atezainaren etxebizitza eraberritzeko obra adjudikatu da
2016-01-11 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Sinatu den dekretuaren bidez, 26.569 euroan adjudikatzen da Pablo Garaikoetxea ikastetxeko atezainaren etxebizitza urgentziaz eraberritzeko obra, egoera txarrean baitago.
Lasarte-Oriako Reformas Javier Lasa Igoa enpresak egingo ditu etxebizitza hori eraberritzeko obrak. Lan horiek beharrezkoak dira logelan dauden hezetasun handiak saneatzeko, azken urtean ikastetxeko teilatu-hodiak gaizki mantentzeagatik gertatuak. Gainera, etxebizitza aplikakizun zaion araudiari egokituko zaio. Horretarako, honako lan hauek egingo dira:
• hainbat trenkada eraistea eta estaldura pikatzea,
• iturgintzako instalazioa konpontzea.
• sukaldean azulejuak eta zeramikazko zoladura jartzea.
• parket flotantea ipintzea,
• ateak eta leihoak aldatzea.
Horrez gain, “Argiteria Publikoaren Hornidura” adjudikatzeko baldintza-agiriak onetsi dira, 49.753,69 euroko zenbatekoarekin.