Albisteak
P. GARAIKOETXEA-LANDABERRI IK. HLHI-ko Jantokiaren lanak
2015-07-10 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Aspalditik ari da Udala lanean Gurasoen Elkartearekin eta P. GARAIKOETXEA-LANDABERRI IK. HLHI-ko zuzendaritzarekin, ikastetxean bertan jantoki eskolarra lortze aldera.
Duela gutxi, Construcciones Moyua, S.A. enpresari esleitu zizkion obrak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak.
Udala jabetzen da obren erritmoaren ondorioz ikastetxean dagoen kezkaz. Hori dela eta, enpresa adjudikaziodunarekin harremanetan jarri gara obraren egoeraren berri jakiteko. Obraren arduradunek emandako informazioaren arabera, egitura exekutatzeko beharrezkoak diren panel aurrefabrikatuak fabrikazio-prozesuan daude dagoeneko. Uztaileko azken astean obraren exekuzioari ekitea aurreikusten dute, eta ezarritako 6 asteko epean bukatzea.
Obraren exekuzioaren arduraduna Eusko Jaurlaritza bera den arren, lan horiek zaintzen ariko da Udaletik, denon nahia baita obrak gehiago ez atzeratzea.