Albisteak
Otsaileko udalbatzarrean hartutako erabakiak
2014-02-13 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Asteartean, 2014ko otsailaren 11an, buruturiko udalbatzarrak 7 puntu bozkatu zituen eta jarraian bertan harturiko erabakien berri ematen dizuegu. Bertan bozketa guztien datuak ikusgai dituzue.
1.- 2013ko urriaren 8an eta azaroaren 8an egindako bilkuren akten onarpena.
ALDE 15 (5 BILDU, 5 PSE, 2 EAJ, 2 PCLO, Zubiri andrea)
KONTRA 0
ABSTENTZIO 1 (1 PP)
2.- Laneko jazarpen egoerei eta beste arrisku psikosozialei aurrea hartzeko eta gatazkak konpontzeko jarduera protokoloa.
ALDE 10 (5 BILDU, 2 EAJ, 2 PCLO, 1 Zubiri andrea)
KONTRA 0
ABSTENTZIO 6 (5 PSE, 1 PP)
3.- Lasarte-Oriako Udalean ospatuko diren ezkontza zibilak arautzeko ordenantza.
BERTAN BEHERA GELDITZEN DA DATORREN PLENOAN TRATATUA IZATEKO
4.- Lasarte-orian Babes Publikoko Etxebizitzen Erregimena arautzeko Ordenantza indargabetu egitea eta udaleko etxebizitza eskatzaileen erregistroa Etxebiden bildu arte erregimen iragankorra onartzea.
ALDE 10 (5 BILDU, 2 EAJ, 2 PCLO, 1 Zubiri andrea)
KONTRA 5 (5 PSE)
ABSTENTZIO 1 (1 PP)
5.- Bozeramaileen Batzarrak aurrez onartu izanik Udalbatzarrean tratatu ahal izatea, "Euskal Herriko Lagunak Mendebaldeko Saharakoekin Bat" taldeak aurkezturiko mozioa.
ALDE 14 (5 BILDU, 2 EAJ, 2 PSE, 1 PP, 1 Zubiri andrea)
KONTRA 0
ABSTENTZIO 2 (2 PCLO)
6.- Udaleko EAJ/PNV taldeak aurkeztutako mozioa "Arrapide ibilbidearen inguruko mozioa".
AHO BATEZ
7.-Udaleko Bildu taldeak aurkeztutako mozioa, "Sakabanaketa eta espetxe politika honekin amaitzeko garaia da" deiturikoa.
ALDE 7 (5 BILDU, 2 EAJ)
KONTRA 6 (5 PSE, 1 PP)
ABSTENTZIO 3 (2 PCLO, 1 Zubiri andrea)
8.- Galdera eta erreguak.