Albisteak
Otsaileko agenda kulturala
2016-02-01 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Gure herriaren 30. urteurrena dela eta, Kulturetxeak programazio erakargarri bat antolatu du hilaren 13rako. Inauteriek osatuko dute hilabete interesgarri bat.
Maite Iglesias kulturako zinegotziak eta Txus Alonso festetako zinegotziak otsailerako programazio kulturala aurkeztu dute. Hain zuzen ere, hilabete horretan ospatuko dugu Lasarte-Oria eratu zeneko 30. urteurrena.
Hori dela eta, hilaren 13an, Kulturetxeko auditorioan, Julian Sagardiaren “Lasarte, 15 de febrero 1986” lanaz gozatzeko aukera izango dugu: 17 minutuko bideoa, Lasarte-Oria “jaio” zeneko egun hura gogorarazten diguna. Ondoren, Zero Sette lagun duela, Julian Sagardiaren ”Gogoratzen Duguna Gara” muntaketa proiektatuko da. Sarrera dohainik izango da, baina beharrezkoa da aurretik gonbidapena jasotzea.
Hilaren 4an, Musika-Eskola Munizipalak kontzertu bufoa eskainiko du, Inauteriak direla eta.
Hilaren 8an, 15ean eta 22an, Danok Kideren eskutik, Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko V. Zikloa iritsiko zaigu. Bertan, hiru lan proiektatuko dira, beren kalitateagatik harrituko gaituztenak.
Danok Kidek, bere Topaketa Musikalekin jarraituz, otsailaren 26an 19:30ean Brigitarren Komentuko kaperan Orkestra Musika Taldeak emango duen kontzertura joatera ere gonbidatzen gaitu.
Hilaren 20an, 17:00etan, Kulturetxeak Glu, Glu Produkzioen haur-antzerkiko Txanogorritxu obra eskainiko du.
Hil honetan, haurrentzako zinemak “Carlitos y Snoopy” filma ekarriko du otsailaren 14an. Hilaren 21ean “The Snow Queen” proiektatuko da euskaraz, eta 28an “Alvin y las Ardillas”.
Helduentzako zinemak otsailaren 14an “La Quinta Ola” eskainiko du eta 21ean “La Novia”. Hilaren 28an emango dena “El Renacido” izango da.
Okendo zine-forumak, berriz, hilaren 5ean “Grandma” proposatzen digu, eta 19an “La Novia”. Eta Bertsio Digitalean, hilaren 27an “Una tarde con Puccini” obraz gozatu ahalko dugu.