Albisteak

Otsailaren 12an hasiko da Lasarte-Oriako Itsaspeko Zinemaren VII. Zikloa

2018-02-08 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Cimasubeko, Danok Kideko eta Lasarte-Oriako Udaleko ordezkariek aurkeztu zuten Itsaspeko Zinema Zikloaren VII. edizioa. Ziklo honen bidez, mundu guztiko itsaspeko bizitzari buruzko 14 dokumental ikusi ahalko dira.

Cimasubeko David Sanchezek, Danok Kideko Jesus Mari Egizabalek eta Maite Iglesiasek kulturako zinegotziak aurkeztu zuten Itsaspeko Zinema Zikloaren edizio berri hau, eta 3 egunetan egingo da, otsailaren 12an, 19an eta 26an, 19:00etan, Kulturetxeko auditorioan. Egun horietan 14 lanez gozatu ahalko dugu film laburren, dokumental laburren eta dokumental luzeen artean, tartean direlarik Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren 41 edizioan saritutakoak.

Ziklo hau, Cimasubek antolatua, Lasarte-Oriara Danok-Kide elkartearen eskutik heltzen da, eta VII. edizioa izango du Lasarte-Orian. Nabarmentzekoa da iazko zikloak izan zuen harrera ona, gure pantailetatik 312 ikusle igaro baitziren, dokumental bikainez gozatuz.

Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloak itsaspeko zinemaren erreferente izaten jarraitzen du mundu mailan, eta bazter guztietako lanak jasotzen ditu: Italia, Kolonbia, Kuba, Kanada, Mexiko, Hungaria, etab.

Hautatutako lanek munduko paradisuetara eramango gaituzte, hala nola Maldivak, Indonesia, Filipinak, Egipto, Sudan, Azoreak, Costa Rica... bai halaber gure kostalde guztira... Mediterraneotik Kantaurira eta gure isla guztietara.

Lasarte-Orian ikusi ahalko diren lanen artean daude Donostian saritutakoak:

Aurtengo 7. edizio honetan, hauek dira ikustera emango diren lanak:

ASTELEHENA 12.

19:00  Isiltasuna • José Carlos Rando Lara • 5 minutu. Itsasoa betidanik izan da leku isil bat, edo hori uste izan dugu beti...

19:05  The night its mysteries • Pedro Sarmiento Vázquez • 6 minutu. Paradisu bat aukeratu zuen bere urpekaritzako pasioari ekiteko, Kanaria Handia uhartea, eta amaigabeko altxor bat aurkitu zuen bere urperaldietan: El Cabrón izenekoa, urperatu bezain laster mundua erabat aldatzen den lekua.

19:15  SyngDoc: Signatidoen mundu ezezaguna • Pablo J. Garrido Villaverde • 45 minutu. Dokumental honek arrain signatidoak (itsas zaldia, itsas dragoia edo pipa-arraina) ezagutzera eramango duen bidaia zoragarri bat eskainiko dio ikusleari. FECYT-MINECOk eta CSIC-ek finantzatutako proiektua.

20:00 Itsas magalean • Maite Erauskin Extramiana • 12 minutu. Nolakoa da gure kostako itsasoa? Zakarra, menderakaitza, basatia... Eta nolakoa da bizia hain leku dinamiko eta iragarrezinean? Ezagutzeko, Kantauri itsasoan murgilduko gara.

20:10  Sleeping volcano Island • Carlos Virgili Ribe • 19 minutu. Tenerifeko islak denboran zehar izoztutako laba-fluxuak, konifero-baso berdeak eta hodei dentsoak gordetzen ditu... Bidaia labur bat lokartuta dagoen sumendiaren islan barrena.

ASTELEHENA 19.

19:00  Maldivetako bihotzean • José Luis HUERTAS NADAL • 5 minutu. Isla hauetako ozeanoaren biodibertsitatea, Judith de la Rosak deskribatuta.

19:05  Costa Rica • Edwar Herreño • 5 minutu. Urpeko altxorrak, baliagai naturalez betetako herrialde batean.

19:10  Khelone The Punishment of Hermes • Vicente Leal Juan • 10 minutu. Khelone, mitologia grekoko pertsonaia honen eskutik ozeanoak zeharkatuko ditugu, eta bere begiradarekin urpeko erreinua zaintzera behartuko gaitu.

19:20  Eduard Admetlla, arrainen laguna • Gorka Leclercq García • 60 minutu. Eduard Admetllari buruzko dokumental autobiografiko honek haren bizitza kontatzen digu bere hasieratik. Admetlla urpekaritzako aitzindaria da gure estatuan, urpekaritzako tresnen asmatzaile, urpeko irudien aurrendari, Meda islen eta ezagunak diren beste hainbat lekuren aurkitzaile, erromatar garaiko urperaketen aurkitzaile kataluniar itsasbazterrean, eta horrez gain eskafandra autonomoz 100 metroko urpekaritzan munduko marka lortu zuen 1957. urtean. Dokumental honetan Eduard Admentllak berak eta beste protagonista batzuek bere abenturak kontatuko dizkigute.

ASTELEHENA 26.

19:00  CIMASUB 2017ko argazki irabazleak • 5 minutu.

19:05  Marea Gorriak • Manuel Enrique Garcia Blanco • 22 minutu. Espainia da Europako Batasuneko lehen molusku-ekoizlea, eta produkzio horren % 95 Galiziako estuarioetatik datoz. Azken urteotan marea gorriak sortzen dituzten alga toxikoen hedapena nabaria da.

19:30  Cabo de Palos: Balkoi bat Mediterraneora • Ricardo Morer • 3 minutu. Islas Hormigas-ko arrantza-erreserba maritimoa, Cartagenako herrian.

19:35  K - Komodo and beyond • Julie Ouimet • 4 minutu. Koralezko triangeluan kokatua, UNESCOk gizadiaren ondare eta naturaren 7 leku miragarrietako bat izendatua, Komodo erraldoien erresuma da, baina urpean ere izaki liluragarriak aurki daitezke.

19:40  Ispilu likidoa • Rafa Herrero Massieu • 50 minutu.    Ozeano irekian aurki daitekeen ikaragarrizko bizi-aniztasuna. Migratzeko, ehizatzeko eta ezkutatzeko moduak asmatzen dituzten espeziak.

Itsaspeko zinemaren ziklo honi buruzko informazio guztia www.cimasub.com webgunean kontsulta dezakegu.

Zikloaren jatorria Danok Kideren prestakuntza iraunkorreko eskola izan zen, han orain 10 urte hasi baitziren dokumental horiek ikusten. Zikloen kalitatea ikusita, Udala inplikatzea erabaki zuten, zabalkunde handiagoa eta kalitate hobea izan zezan, pantaila erraldoian eta kalitate handian proiektatu ahalko bailirateke.

Egitaraua

Memoria

Kartela

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna