Albisteak

Ostadar Saiarre Kirol Taldearekin Tratu on bat bultzatzeko hitzarmena sinatu du Udalak

2014-10-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Lasarte-Oriako Udalak eta Ostadar Saiarre Kirol Taldeak, Tratu on bat markan eta filosofian oinarriturik, gure ekonomiaren garapenean beste pauso garrantzitsu bat suposatzen duen hitzarmena sinatu dute.

 

Lasarte-Oria Tratu on bat marka lantzen hasi zenetik, Udalak aurrerapauso asko eman ditu eta dagoneko bere sustapenerako zenbait elkarlan-hitzarmen sinatu ditu. Horien artean TSST tranbiaren enpresa, Hipodromoa eta Argia, gure udalerrian garrantzia eta eragin handia duten enpresak.

 

Orain berriz, aldaketa kualitatibo bat proposatzen da eta udalerriko ekonomiaren garapenean Ostadar bezalako elkarteek duten garrantzia azpimarratu nahi da sinadura honekin. Gure udalerrian ditugun elkarteek ekonomiaren eremu handi bat osatzen dute eta hauen eguneroko lanarengatik izango ez balitz egoera beste era batetakoa izango litzatekeela garbi dago.

 

Beraz, gaur, Ostadar Saiarre Kirol Taldearekin urtero antolatzen duen Krosaren inguruan hitzarmen hau sinatzea erabaki du Udalak. Erabaki hau hiru ardatz nagusietan oinarritzen da eta garrantzizkoa iruditzen zaigu hauek azpimarratzea:

 

1.- Ostadar Saiarre Kirol Taldeak antolatzen duen Lasarte-Oria BAI krosak, udalerrian antolatzen den urteko ekitaldi garrantzitsuenetako bat bezala, ekonomikoki oso eragin positiboa duela uste dugu. Alde batetik, egunean bertan gure ostalaritzari onura ugari ekartzen dizkiolako eta bestetik etorri ohi diren bisitariei gure udalerria ezagutarazteko funtzioa betetzen duelako.

 

2.- Bestetik, Ostadar Saiarre Kirol Taldeak Udalerriko hirugarren sektorearen mesedetan sorturiko Tratu on bat markarekin bat egiteak marka honen zabalpenean eta indartzean pauso bat gehiago suposatzen du. Gainera Lasarte-Oria BAI krosari dagokionean bere zabalkunderako eremu oso egokia da eta elkarlan hau, Udalaren aldetik krosa indartzeko esfortzua eginez eta Ostadarren aldetik berriz marka bultzatuz, garrantzitsua eta estrategikoa da.

 

3.- Esan bezala, Ostadar Saiarre Kirol Taldea ekonomia Sozialarekin identifikatzen dugun erakundea da. Helburu sozialak ditu eta tokiko ekonomia sustatzen dute elkartearen aktibitate eta ekimenek. Lasarte-Orian bete gabeko premiei erantzuten die, lana sortzen du, udalerriko giroan eragin positiboa du eta gainera irabazi asmorik gabeko erakunde bat da. Guzti hauek noski, Udaletik sustatu nahi ditugun ezaugarri sozioekonomikoak dira.

Ostadar SKT-ren adierazpenak:

Hitzarmen honen bitartez, Ostadar SKT-k herri honekin duen konpromisoa adierazten du. Klub honek sortu zenetik hainbat balore sustatu eta bultzatu izan du urte hauetan zehar; Kirola bultzatzeaz gain, sozialki herria sendotu, eta antolatutako ekintzen bitartez barruko ekonomia landu. Beraz, sinatutako akordioa, hartutako bidea besterik ez du indartzen. “ Tratu On Bat “ marka eta filosofía errotu egin behar da gure herrian, horretarako herri honek osatzen dugun eragile guztion inplikazioa, bakoitza bere arloan, beharrezkoa ikusten dugu.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna