Albisteak

Osasunari buruzko II. jardunaldiak Lasarte-Orian

2018-04-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Jesus Zaballos alkateak eta Nuria Fernández arloko zinegotziak, Aterpeako ordezkariak eta jardunaldien arduradunak lagun zituztela, osasunari buruz Kulturetxeko hitzaldi-aretoan apirilaren 23an eta 24an egingo diren jardunaldien programa aurkeztu dute.

Zaballosek nabarmendu du jardunaldi hauek Lasarte-Oriako merkataritzaren bizitasunaren beste erakusgarri bat direla. Han zeudenei eskerrak eman zizkien egindako lanagatik, eta herritarrak parte hartzera animatu zituen.

Ramón Ormazabal Aterpeako lehendakariak jakitera eman zuen osasunari buruzko bigarren jardunaldi hauek Aterpearen estruktura berritik eta Aterpearen 25. urteurrenetik sortutako zerbitzuetako arloaren lanaren fruitu direla. Eskerrak eman nahi izan zizkien osasunarekin zerikusia duten zerbitzuetako 9 establezimenduei, sektore horrek Lasarte-Orian duen bizitasunaren erakusgarri baitira.

Ormazabalek jardunaldien programaren berri eman zuen: bi egunez egingo dira (apirilaren 23an eta 24an), Kulturetxeko hitzaldi-aretoan, eta jarduera bat ere izango da (apirilaren 27an).

Oraingo honetan, programak gai puntualak landuko ditu, atseginak eta askotarikoak, horrela jardunaldi bakoitza era guztietako jendearentzat erakargarria izatea lortu nahi izan delarik.

Apirilaren 23an astelehenarekin:

Kartela ikusi

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna