Albisteak
Osasunaren astea: urriaren 24tik 27ra
2016-10-21 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Urriaren 24tik 27ra Osasunaren Astea antolatuko du Lasarte-Oriako Udalak Aurten ohitura osasuntsuak eta adikzioen prebentzioa jorratuko dira.
Horretarako, lau jarduera antolatu dira, kolektibo desberdinei zuzenduak:
-
Astelehenean, urriak 24, 18:30ean, “Hitz egizu haiekin alkoholari buruz, lagun iezaiezu erabakiak hartzen” hitzaldia emango du AGIPAD elkarteak Villa Mirentxuko ekitaldi-aretoan. Paquita Mateos psikologoak emango du hitzaldi hau, nerabeekin lan egiten dutenei eta gurasoei zuzendua. Hitzaldian jarraibideak emango dira jakiteko nola tratatu alkoholaren gaia eta hark nerabeengan dituen ondorioak.
-
Asteartean, urriak 25, 18:30ean “Osasun mentala eta emakumea: ahalduntzearen biderantz” hitzaldia emango du AGIFES elkarteak Kulturetxeko hitzaldi-aretoan. Marisa Román psikologoak esplikatuko digu nola eragiten dien osasun mentalak emakumeei eta nola hobe daitekeen osasun-egoera pertsonen ahalduntzearen bidez.
-
Asteazkenean, urriak 26, 18:00etan “Botiken erabilera ona” hitzaldia emango du Osakidetzak Biyak Bat jubilatu-elkartean. Lasarte-Oriako osasun-zentroko profesionalek lagunduko digute botiken erabilera on bat nola egin jakiten, automedikazioaren arriskuak azalduko dizkigute, nola lagun dezaketen anbulatorioko erizaintza-arlotik...
-
Paraleloki, urte-amaiera arte, Landaberri BHIko eta Lasarte-Usurbil institutuko DBH3 eta DBH4ko ikasleekin jarduera batzuk egingo dira “substantziarik gabeko adikzioak” lantzeko: mobila, sare sozialak, teknologia berriak...
Alkoholaren inguruko hitzaldia
Jabekuntzaren inguruko hitzaldia