Albisteak
ORLANDOKO ATENTATUAREN GAITZESPENA
2016-06-13 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalak gaitzespena adierazten die Orlandon egin diren LGTB-komunitarearen kontrako atentatu terroristari eta bere elkartasuna agertzen die biktimei. Bihar, asteartea eguerdiko 12:00tan, hiritarrak deitu ditu kontzentratzeko Udaletxe Zaharreko Aterpetan.
“Lasarte-Oriako Udalak, deklarazio honen bitartez, erabateko gaitzespena adierazten dio igande gau honetan Orlandon egin den atentatu terroristari, non oraingoz 50 lagunek galdu baitute bizia.
Lasarte-Oriako herritarren ordezkari moduan, Udalak bere elkartasuna agertzen die biktimei, haien senitartekoei eta nahigabezko une hauetan bat eginda dagoen Estatu Batuetako herri osoari.
Atentatu horien basakeriari intolerante eta fundamentalistek kendu nahi diguten horrexekin erantzun behar diogu: demokrazia, justizia eta askatasun gehiagorekin.