Albisteak
ORLANDOKO ATENTATUAREN GAITZESPENA
2016-06-15 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Atzo goizean elkarretaratzea egin zen, batzuen fanatismoagatik eta intolerantziagatik joan den igandean 50 pertsonari bizia kendu zien atentatua gaitzesteko. Dozenaka bizilagun bildura ziren Udalbatzako ordezkariekin batera ekitaldi horretan, bortizkeria eta intolerantzia errefusatzeko eta hildakoei eta haien familiartekoei babesa emateko. Ostadar-bandera dolu-xingoladun batek gogoratu du LGTB komunitatea, atentatua jasan zuena, keinu horrek erakusten baitzuen askatasuna eta ezberdintasunarekiko errespetua errebindikatzen jarraitu beharra zegoela. Atentatua gay-harrotasunaren eguna ospatzen zutenen kontra izan zen, Floridan, Orlando hiriko diskoteka ezagun batean.