Albisteak

Ongi etorri! Lasarte-Oriak dagoeneko badu gure altxorrik preziatuena erakusten duen aurkezpen bideoa

2015-02-21 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala | Aniztasuna eta Kooperazioa

Atzo arratsalean, Manuel Lekuona Kultur etxean Lasarte-Oria munduan zehar zabalduko duen bideoa aurkezteko ekitaldi jendetsua egin zen. Bertan izan ziren bideoan parte hartu duten 300 lagunetako asko eta hainbat elkartetako kideak ere.

 

Lasarte-Oria Gipuzkoako herririk dibertsoena da, bertan bizi garenon %44a Euskal herritik kanpo jaiotakoa da (Gipuzkoako tasa altuena). Estatu espainiarretik, Ertamerika eta munduko beste hainbat muturretatik etorritakoak bizi gara geltoki honetan.

 

Azken urte hauetan bertan bizi garenon arteko elkar ezagutzan, elkarren errealitatearen aitortzan eta elkarbizitzaren inguruan lanean aritu gara. Eta orain munduari argi eta garbi adierazi nahi diogu Lasarte-Oria nolakoa den: herri dibertsoa, anitza, bizia eta koloretsua.

 

Dakizuen moduan udalerri asko dira beraien burua bideo, argazki edo bestelako medioen bitartez aurkezten dutenak. Bertan, norberak dituen ezaugarri ikusgarrienak: inguru, ikuspegi, eraikin, orografia, gastronomia, kale eta bestelakoak erakutsi ohi ditu kanpotik datorrenari herrian topatu dezakeenaren inguruko aurrerapen bat egiteko.

 

Modu horretan, Udalak ere gure altxorrik preziatuena erakutsi nahi diogu kanpotik Lasarte-Oriara etorri nahi duenari: lasarteoriatarrak. Herri anitza eta bizia gara, urte osoan zehar herriko plaza betetzen duten ekitaldi ugari antolatzen dituzten ia 100 elkarte edo taldek osatzen dute gure udalerria eta munduko txoko guztietako kulturak biltzen gara Gipuzkoako alde honetan.

 

Pablo Barrio, alkatearen esanak:

Ongi etorri!

Hauek dira azken urte hauetan ikasi ditugun bi hitz garrantzitsuenak. Ez da gutxi. Askotan hitz gutxirekin gauza asko eman ohi dugu aditzera. Hitzek intrintsekoa duten esanahia emozioekin nahasten baita askotan. Beraz, ongi etorri guztioi, lasarteoriatarrak. Hona, zinemara etorri zaretenoi, eta baita, neure moduan herri eder honetara iritsi garenoi.

 

 

Bizitzak alde batera edo bestera gidatzen gaitu bizi garen heinean eta gure txikitasunean guztiok lasarte-oriako pusketatxo bat gara une honetan. Hots, era guztietako forma, pentsaera, afizio, usain eta koloreak ditugun piezak gara.

 

Bienvenidas y bienvenidos, bienvenue, welcome, bun venit,...y un largo etcetera. 70 culturas diferentes, como en nuestro caso, dan para mucho. El municipio más diverso de Gipuzkoa y por lo tanto también el más rico en este sentido.

 

Tengo la sensación de que cada vez que hablo con gente que no vive aquí, los comentarios sobre la imagen de Lasarte-Oria no son positivos y muchas la consideran como un municipio feo o gris. Creo que no es así y pienso que muchas de esas personas se sorprenderían de la explosión de vitalidad, variedad y color de la vida social de Lasarte-Oria. Espero que con el video que presentamos hoy cambiemos dicha imagen.

 

Hain zuen, gure udalerria ez da grisa, oso koloretsua da, kolore askotakoa, bakoitzak kolore ezberdina bat ematen baitiogu. Milaka kolore, milaka pieza.

 

Gainera, aurretik esan bezala gutako bakoitza piezatxo txiki bat da eta guztion artean puzzle erraldoi bat osatzen dugu. Eta noski, puzzle guztien moduan garrantzitsuena pieza guztiak batzea da, norberaren forma eta izaera ulertuz pixkanaka pixkanaka emaitza zoragarri bat lotzeko.

 

Como decía, somos un puzzle de 18.000 piezas y como con todos los puzzles lo más importante es unir las piezas comprendiendo la forma y el origen de cada una de ellas para conseguir una foto completa.

 

Horixe da bideo hau ere, herriko pertsona eta elkarte askok partehartzen duzuen mosaiko eder. Eta horrela, pixkanaka zuei esker puzzlea osatuago dago, zuek bai zarete guzti honen protagonista. Zuek zarete Lasarte-oria Guztiona izan dadin lanean ari zaretenak egunero.

 

Gracias por el trabajo que hacéis todos los días para que Lasarte-Oria sea de todas y todos

Eskerrik asko

 

Gozatu bideoareki eta zabalu munura!!!

 

 

 

 

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna