Albisteak

Onetsi dira udalaren 2018rako aurrekontuak, 22.874.709 eurokoak

2018-04-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Alkateak udaleko aurrekontu koadratuak eta kreditu-eskaerarik gabeak aurkeztu ditu, 22.874.709 eurokoak. Horri gehitu beharko zaizkio 2017ko konprometitutako kredituen 2.525.462 euroak eta asfaltatzeko kanpainarako gerakinetik xedatutako 1.537.390 euroak.

Udaleko aurrekontuak 2018rako 22.874.709 euroko gastuak eta diru-sarrerak aurreikusten ditu. Beraz, orekatuak eta defizitik gabekoak dira, eta ez da kredituetara jo beharrik izan. Zirriborroa lantzerakoan egindako kontsentsu-lana nabarmendu nahi izan du alkateak, neurri asko Ahal Dugu-Podemosekin, EAJ-PNVrekin eta PPrekin adostu eta inkorporatu baitira. Nolanahi ere, proposamen gehienak lehendik ere jasota zeuden gobernuko programan. Zaballos esker oneko agertu zen alderdi horiek akordioetara heltzeko egindako ahaleginagatik, aurrekontu errealistak eta orekatuak onetsi ahal izateko, udala oso egoera ekonomiko onean uzten baitute.

Zirriborroak osoaren kontrako emendakin bakarra izan du, EH Bildurena, udalbatzarrak atzera botea, eta 30 emendakin partzial. Batzordeko debate-prozesuan 2 emendakin tekniko onetsi ziren, PSE-EEren 6, EH Bilduren 3 eta EAJ-PNVren 4; horrez gain, EAJ-PNVren beste bat transakzionatu zen. EH Bilduren 2 eta EAJ-PNVren beste 2 erretiratu ziren. Udalbatzarreko debatean bertan, EH Bilduren 10 emendakin eta EAJ-PNVren 2 baztertu ziren. Azkenik, aurrekontua aldeko 7 botorekin (PSE-EE), kontrako 4rekin (EH Bildu) eta 6 abstentziorekin (ADLOP, EAJ-PNV y PP) onetsi zen.

2018. urte honetarako inbertsio nabarmengarrien artean hauek leudeke:

Alkateak zenbait zerbitzu publikoren hobekuntza nabarmendu du, hala nola hiri-garraioa edo kale-garbiketa. Gaur egungo Manttangorrik egunero 13 bidaia egiten ditu astelehenetik ostiralera, baina hilabete horretan astelehenetik ostiralera 11 bidaia egitera pasatuko da, kontratazioko legeak baimentzen digun gehienezko hedapenari esker (25.702 euro).

Kale-garbiketako kontratua (parte-hartzezko aurrekontuetan eskatutako hobekuntza) urtean 180.155 euroan gehituko da, pertsonala, makineria eta garbiketa-zerbitzu bereziak gehituz.

Berriz ere kontu-sail bat bideratuko da bide-seinaleak pintatzen jarraitzeko (60.500 euro), eta 75.558 euroko beste kontu-sail bat Antxotako eta Institutuko kolektoreak konpontzeko, horrek ura aurreztea ekarriko baitu.

Hirigintzari eta ingurumenari dagokienez, irisgarritasuna hobetuko duten igogailu eta arrapalen instalazioa diruz laguntzeko 200.000 euroko kontu-saila nabarmendu zuen alkateak. Horrez gain, 20.000 euro sartu dira kontainer marroiaren erabilera sustatzeko kanpaina baterako, 43.000 euro inguruneko zarataren ordenantza egiteko Lasarte-Oriako zarataren mapa eguneratzeko. Bestalde, 15.000 euro bideratuko dira Goiegiko Errekaguneko ezponden estudio bat egiteko.

Zerbitzu Sozialetako zenbatekoa gutxitu egiten da oro har, Atsobakar zahar-etxea orain Gipuzkoako Diputazioak zuzenean kudeatzen baitu. Hala ere, gehitu egin dira Zerbitzu Sozialetako partida garrantzizkoenak. Emakumeen Zentro Zibikoaren kontratua % 17an gehitu da (14.000 euro). Horrez gain, dibertsitatean eta immigranteen harrera aholkularitza emateko (15.000 euro). Zahartze aktiboa sustatzeko eta adineko pertsonak ingurunean mantentzeko politikak % 89 gehitu dira. Etxean Laguntzeko Zerbitzua 17.000 euro igo da. Larrialdietako Laguntzak 157.039 eurora iritsiko dira. Horrez gain, 20.000 euro gehiago xedatuko dira familiei laguntzeko eta 10.000 euro pobrezia energetikoari aurre egiteko.

Hezkuntzan, eskola-jarduerarako laguntzak % 37 gehitu dira, eta mantendu egin dira eskolako materiala erosteko laguntzak (10.000 euro) eta guraso-elkarteentzako diru-laguntzak. Halaber, Orian markesina ipiniko da, hori bereziki erreklamatzen baitzuten eskola-adinekoen gurasoek.

Ikus-entzunezko programaziorako kontu-saila % 11 gehitu da, eta arte eszenikoetarakoa % 23. Kulturako diru-laguntzak mantentzeaz gain, 10.000 euro xedatuko dira Erketz D.T.ren 50. urteurrena ospatzeko.

Sozioekonomian nabarmentzekoa da Zumaburuko Coworking-eko enpresa-sustatzaileentzako diru-laguntza. Enpresa berriak sortzeko kaguntzak % 49 gehitu dira, 35.000 euro arte, eta lerro bat sortu da 55 urtetik gorako pertsonei edo desgaitasunen bat dutenei zuzendua. Guztion Lasarte-Oriaren barruan, beste 8 panel historiko ipiniko dira Orian.

Euskararen arloak programa berri bat sortu du, Belarriprest eta Ahobizien kanpainak izandako arrakasta sonatuaren ondoren: Euskaraldia, 38.000 eurorekin. Diru-laguntzak 18.000 euro gehitu dira, eta Ttakunekiko hitzarmena 13.085 euro. Euskara ikasteko bekak % 27,5 (13.000 euro) gehitu dira, eta arbel elektronikoak erosiko dira Euskaltegirako (16.000 euro). Horrez gain, kontu-sail bat sortu da udako txokoak lizitatzeko (139.755 euro).

Gazteria eta Festak arloan, kokntsolidatu egin da Survival Zombie, 3.500 euroko diru-laguntzen lerro bat sortu da gazteen jardueretarako, eta % 2 gehitu dira festetako kontu-sailak. Kiroletan, eskola-kiroleko kontu-saila 9.000 euro gehitu da.

Azkenik, Herritarren Parte-hartzean kontsolidatu egiten da Herritarrentzako Bulego Mugikorra (21.500 euro), 10.000 euro destinatuko dira auzo-elkarteetarako, eta parte-hartzezko bi prozesu kontratatuko dira: Askatasunaren Parkearen erreforma eta lurperatuen erabilera (15.000 euro). Azkenik, 20.000 euro bideratuko dira informazio-panel berriak ipintzeko.

Pertsonalaren arloan, lanpostu hauek beteko dira: udaltzainburua, udaltzain azpiofiziala, arkitekto aholkularia, ondareko administraria, ofizial errementaria eta ofizial igeltseroa.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna