Albisteak

Onetsi da etxabeen erabilera aldatzeko ordenantza berria

2016-06-22 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Ordenantza berriaren helburua da etxebizitza prezio hobean eskuratzea erraztea eta gaur egun erabilerarik gabeko etxabeak dituzten zonen irudia hobetzea. Lasarteoriar asko ziren ordenantza hori onestea erreklamatzen zutenak.

Jesus Zaballos alkateak, Agustín Valdivia hirigintzako zinegotzia lagun zuela, gaur goizean aurkeztu du beheko solairuetako lokaletan etxebizitzaren erabilera ezartzea arautuko duen ordenantza. Lehenagoko ordenantza iraungi egin zen, eta zenbait urtez ez da ezer egin hura berritzeko. Zaballosek nabarmendu du ordenantza hau beharrezkoa dela berriro komertzialak inoiz izango ez diren lokalei erabilera eman ahal izateko eta, horrela, etxebizitza duina lortzeko aukera emateko ohiko merkatuan erosi ezin duten lasarteoriatarrei.

Alkateak ziurtatu du ordenantza berria adosago datorrela gaur egungo egoerarekin eta premiekin, eta lehengoaren testua hobetu egin dela, ordenantza haren aplikazioko eta interpretazioko arazoak ekiditeko.

Hirigintzako zinegotziak azken udalbatzarrean onetsi zen ordenantza berriaren berritasunak azpimarratu ditu. Lokalaren erosleak orain ez du salerosketatatik urtebete itxaron beharrik izango erabileraren aldaketa eskatzeko, eta horrek prozesua arindu egingo du. Gainera, ez da mugatzen erabilera aldatu ahalko zaien lokalen kopurua, zonak baizik. Zona horiek Sozioekonomiako Departamentuaren irizpideei jarraituz zehaztu dira, etorkizunean merkataritzaren garapena ahalbidetuko duten lokalak mantentzeko eta gure auzoak lotako auzo bihurtzea saihesteko.

Beste berritasun bat da etxebizitza berriaren jabeari, gerora saltzen badu, exijituko zaiola etxebizitza dagoen eraikineko mugikortasun urrituko pertsonei eskaini beharko diela lehendabizi. Asmoa da pertsona horiei beren bizi-kalitatea hobetzeko modua erraztea, beren ingurunean mantenduz ahal den guztietan.

Horrez gain, ezartzen da 10 urtez salmentako prezio gehienezkoa babes ofizialeko etxebizitzen prezioa izango dela, 1’4ko koefizienteaz biderkatua. Baldin eta etxebizitza errentan jartzen bada, gehienezko prezioa 7 €/m2 erabilgarri izango da. Udalak lehentasunez erosteko eta atzera erosteko eskubidea mantenduko du epe horretan espekulazioa saihesteko.

Hirugarren sektoreko erabilera etxebizitzakora aldatzea zona hauetan baimenduko da:

Ordenantza ikusi

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna