Albisteak

“Ondo Ibili – Ibiltzea Osasuna da” programaren ebaluazioa.

2016-06-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Ekainaren 9an 10:00etan “Ondo Ibili-Ibiltzea Osasuna da” programa balioesteko bilera egingo da Jubilatuen Elkartean; programa hau pertsona zaharrei zuzenduta dago eta uda heltzearekin bukatzen da.

 

Lasarte-Oriako boluntarioz eta hainbat elkartez osatutako talde honek (Nagusilan, Biyak Bat, Donantes de Sangre, Residencia Atsobakar, eta beste hainbat partaide), eguraldi ona nahiz txarra egin,  ostiralero elkartzen jarraitu du, 11:00etan, Okendo Plazan, 4 ibilbide desberdin bultzatzeko. Beti izan dute alboan Osakidetzako langileen laguntza bikaina.

 

Ebaluatzeko unea da orain: nola doa taldearen martxa, taldea ezagutzera eman eta partaideen kopurua mantentzeko burutu diren ekintzak, zer moduz doaz errezetak eta zigilu sistema, taldeak ekarri dizkigun zailtasun eta alderdi positiboak, gehiago erabiltzen ote den makinen parkea, zer hobetu dezakegun, eta abar.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna