Albisteak

Ola eta Erribera kaleetako usain txarren arazoaren inguruan informatzeko bilera deitu du Udalak

2014-03-28 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Lasarte-Oriako Udalak, Ola eta Erribera kaleen inguruan oraindik dirauen usaina dela eta, bertan egiten ari diren lanen egoeraren inguruan informatu nahi du. Horretarako, interesaturik egon daitezkeen guztiei bilera batetarako deialdia luzatzen die hurrengo apirilaren 1ean arratsaldeko 19etan Udaletxeko batzar aretoan.

 

Bestetik eta egun horretan adieraziko denaren aurrerapen gisa, Udalak azaldu nahi du usain arazoak Iparraldeko Konfederakuntza Hidrografikoa gauzatzen ari den obra batzuetatik datozela eta lan hauek udalerri batzuk barnebiltzen dituztela tartean Lasarte-Oria dagoelarik. Zehazki, Udalerriko ur fekalak jaso eta ibaiaren beste aldean kokatua dagoen bonba baten bidez Hernanira zuzentzen dituen kolektorea gauzatzeko obrak dira.

 

Kontu horregatik, urriaren 8an Udala lehen aldiz lanen kargu den UTEarekin bildu zen  zeuden arazoen inguruan hitz egiteko. Ondoren, arazoak izan dira gai honi irtenbidea emateko orduan, gasez beteta zegoen kutxatila arriskutsu batetara sartu behar baitzen eta azkenik sartzeko pausuak eman direnean langile bat zauritu duen istripua gertatu baita.

 

Guzti horregatik, Udalak orain artean pasatako guztia eta egungo egoera azaltzeko beharra ikusten du, bai Udalaren partetik eta baita lanen kargu dagoen UTE-aren eskutik ere bizilagunak behar den bezala informatzeko helburuarekin.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna