Albisteak

Okendo plazako garajeen eskatzaileen onartuen etz baztertuen behin behineko zerrendak

2016-02-15 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Alkateak, 2016ko otsailaren 12an hartutako dekretuaren bidez, onetsia geratu dira UDALAREN JABETZAKO GARAJE-PLAZEN ESKAINTZA JARRAITURAKO PROZEDURAN ETA HAIEK ERRENTAMENDUKO ETA/EDO KONTZESIO DEMANIALEKO ERREGIMENEAN ADJUDIKATZEKO BALDINTZETAN parte hartzeko eskatzaile onartuen eta baztertuen behin-behineko listak.

 

Behin-behineko lista Ekonomiako, Ogasuneko eta Ondareko Departamentuan dagoen iragarki-taulan argitaratua dago. Informazio hori bera Udalaren web orrien bitartez (www.lasarte-oria.eus) eta/edo Maite Betelu Administrazioaren web orrien bitartez (www.mbetelu.com) kontsultatu ahalko da.

 

Aipatutako lista, jendaurrean ipinita dago hamabost eguneko epean, arren eta doakienek egoki deritzeten erreklamazioak formula ahal ditzaten.

 

Epe berean, Minusbaliotasunaren ziurtagiria duten onartuek, eta desgaituei erreserbatutako garaje-plazetako bat hautatu nahi badute, aipatutako ziurtagiri hori aurkeztu behar izango dute.

 

Aipatutako epea, hurrengo 2016ko martxoaren 3an amaituko da.

 

* Erreklamazioak aurkezteko bulegoa: Maite Betelu Administrazioa.

 

Zerrendak ikusi

Esteka udaleko web orrira

 

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna