Zure enpresa nola sortu eta kudeatu

2015-11-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Azaroaren 16an eta 18an Lanbidek  “zure enpresa nola sortu eta kudeatu” ikastaroa antolatzen du, Udalaren laguntzarekin.

gehiago irakurri

Paddle pistako belaze artifiziala ordeztu da.

2015-10-30 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

 

Osorik berritu da aste honetan paddle pistako zorua, oso hondatua baitzegoen.

gehiago irakurri

Lan eta Lan Antzerki Taldearen 18. urteurrena

2015-10-30 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

 

EPAko antzerki talde Lan eta Lanek 18 urte egin ditu Lasarte-Oriako agertokien gainean, eta ospatu egingo dute erakusketa batekin eta hainbat emanaldirekin.

Ikusi Kartela

gehiago irakurri

AZAROko AGENDA KULTURALA

2015-10-29 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

 

Azaroa ekintzaz beterik datorkigu, Lan ta Lan eta Danok Kide elkarteen urteurrena direlarik aipagarrienak. Genero-indarkeriaren aurkako borroka ere oso presente izango da.

gehiago irakurri

Datorren hauteskundeetarako hauteskunde-erroldaren zerrendak jendaurrean jarri dira

2015-10-29 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Hauteskundeetako araubide orokorreko 5/85 Lege Organikoko 39 artikuluan ezarritakoaren arabera, hauteskunde-erroldaren zerrendak jendaurrean jarri dira, 2015ko azaroko 2tik 9ra, biak barne, Udal Bulegoetan eta Donostiako Jose Maria Soroa kaleko 23an dagoen Hauteskunde-Erroldaren Bulegoetan, edozeinek, 2015ko uztailak 30arte bere egoera kontuan hartuta zerrendatik kanpo utzi bada edo behar ez bezala agertzen bada, erreklamatu ahal izan dezan.

 

Halaber interesatuek zerrenda horiek kontsultatu ditzazkete https://sede.ine.gob.es web orriaren bitartez.

gehiago irakurri

Zerbitzu Sozialen Esparruko Jardueretarako Diru-laguntzen Deialdia

2015-10-28 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Azaroaren 2ean Zerbitzu Sozialetako diru-laguntzak eskatzeko epea amaituko da.

Deialdi horretara aurkeztu nahi duten elkarteek azaroaren 2ra arteko epea dute eskaera egiteko, eta udaletxeko erregistro orokorrean entregatu beharko dute eskaera.

gehiago irakurri

Azoka Hippie batek kolorez eta oroitzapenez beteko du Okendo

2015-10-28 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

70eko eta 80ko hamarkadetara itzuliko dira asteburu honetan lasarte-oriatarrak Azoka Hippiea Okendora etortzearekin batera.

gehiago irakurri

Sinatu dira Gurasoen Elkarteekin hitzarmenak, Eskola Kirola garatzeko

2015-10-27 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalaren eta ikastetxeen artean sortu beharko den egitura arautzen dute hitzarmenok, eskola kirola kontuan izateko. Bai, halaber, Udalaren finantzaketa.

gehiago irakurri

Manttangorri Zerbitzu Berezia Domu Santu Egunean

2015-10-27 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Domu Santu Eguna dela eta, hiribus zerbitzu berezia izango da hilerriraino, urriaren 31n eta azaroaren 1ean.

 

Urriaren 31ko zerbitzuak 16:00etan, 17:00etan eta 18:00etan aterako dira, Antxixu Bailaratik. Azaroaren 1ean, orduro izango da hilerrirainoko zerbitzua, 9:00etatik 13:00etara,  Antxisu Bailaratik. Hilerritik itzultzeko zerbitzuak, berriz, irteera bakoitza baino ordu erdi geroago izango dira.

 

 

gehiago irakurri

Beldur Barik lehiaketa Lasarte-Orian ere!

2015-10-27 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Orian ere Beldur Barik Lehiaketan antolatu dute! 12-30 urte bitarteko gaztea bazara eta Lasarte-Orian erroldatuta bazaude... zorionekoa zu!

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna