Albisteak
Obrak direla-eta Azkorte bidea moztea
2018-03-15 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Azkorte bidea itxi egingo da oinezkoentzat eta ibilgailuentzat, errioa bideratzeko konponketa-lanak direla eta. 6 aste inguru egongo da itxita, eguraldiaren arabera.
Jakinarazten da ezen Azkorte bidea konpontzeko lanen hasiera dela eta, itxita egongo dela oinezkoentzat eta ibilgailuentzat obrak bukatu bitartean.
Plazaola eta Azkorte bideek bat egiten duten puntuan itxiko da, beraz, oinezkoek ezingo dute Urnietara iritsi Azkorte Bidetik.
Urnietara joan nahi duten ibilgailuek Urnietarako errepidetik joan beharko dute.
Obrek 6 aste iraungo dutela aurreikusten da, eguraldiak laguntzen badu, jakina. Izan ere, euria bada, lan batzuk ezingo dira egin.
Udalak Excavaciones y Transportes Ateri enpresari adjudikatu dizkio Oztaran erreka eta Azkorteko isurbidea kanalizatzeko obrak, 41.246 euroan, hark aurkeztu baitzuen aurrekontu merkeena.
Aspaldi honetan, Azkorte bidea urak hartzen zuen euria egiten zuenean, kanalizazioak hautsita baitzeuden, eta arazoak sortzen ziren handik igarotzeko. Hori dela eta, beharrezkoa izan da obra honi ekitea. Kanalizazioa berriak, Uraren Euskal Agentziaren indikazioei jarraituz, bisitatzeko moduko sekzioa izango du (2 m baino gehiagoko altuera eta zabalera), ondo funtzionatuko duela segurtatzeko eta mantentzioa errazteko.