Albisteak

NORMANDIAKO ATENTATUAREN GAITZESPENA

2016-07-27 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalak gaitzespena adierazten die Saint-Etienne-du-Rouvrayn egin diren atentatu terroristari eta bere elkartasuna agertzen die biktimei. Bihar, osteguna, 12etan hiritarrak deitu ditu kontzentratzeko Udaletxe Zaharreko Aterpetan.                         

“Lasarte-Oriako Udalak, deklarazio honen bitartez, erabateko gaitzespena adierazten dio igande gau honetan Normandian egin den atentatu terroristari, non 3 pertsonek galdu baitute bizia.

Lasarte-Oriako herritarren ordezkari moduan, Udalak bere elkartasuna agertzen die biktimei, haien senitartekoei eta nahigabezko une hauetan bat eginda dagoen Frantziako herri osoari.

Atentatu horien basakeriari intolerante eta fundamentalistek kendu nahi diguten horrexekin erantzun behar diogu: demokrazia, justizia eta askatasun gehiagorekin.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna