Albisteak
Nerabeentzako Zerbitzu Polibalentea lizitaziora
2016-09-06 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako Udalak lizitaziora atera du Nerabeentzako Zerbitzu Polibalentea, Gaztelekuan 11tik 17ra urtekok lasarteoriatarrei eskaintzen zaiena, 77.266 euroko zenbatekoan.
NZPak erreferentziazko zerbitzu publiko bihurtu nahi du Lasarte-Oriako nerabeei zuzendutako arreta-zerbitzuan.
Haren eskaintza arreta ematen dien gazteen premietan nahiz eskarietan oinarritzen da. Programazioa nerabeen interesekin nahiz nerabeek berek egindako proposamenekin hornituko da, bai halaber hezitzaile-ekipoak zerbitzurako eta lehendik definitutako helburuak lortzeko ezartzen dituen proiektuekin.
NZPa Lasarte-Oriako 11tik 17ra urteko gazte-populazioari zuzendua dago, eta profil desberdinetako nerabeek parte hartzea ahalbidetuko du.
Eskaintza berezitu bat proposatzen du, nerabeen premiei eta ezaugarriei erantzungo diena. Erabiltzaileen dibertsitatea bilatuko da, ez bakarrik adinari dagokionez, baina baita jatorriari, ikastetxeari, sexuari eta abarri dagokionez ere. Eta bertara joaten ez diren nerabeez ere arduratuko da.
Helburuen artetik, hauek dira nabarmentzekoak:
Helduen gizarteari dagokionez: Nerabezaroa eta hura bizitzeko moduak ulergarri egitea. Nerabetasun ezberdinen normalizazioa erraztea. Haiek aktiboki hezteko era egokiak lantzea gurasoekin.
Beste profesional batzuei dagokienez: Neska-mutil nerabeez arduratzen diren beste baliabide eta sistemetako profesionalekin haiei arreta-zerbitzua emateko modu egokiak eta efizienteak eraikitzea eta partekatzea. Nerabetasunei eta haien zailtasun-egoerei arreta-zerbitzua emateko lan-sistema komunitarioan eta sarekoan parte hartzea.
Neska-mutilei dagokienez:
-
Beren nerabetasunak ulertzen eta kudeatzen laguntzea.
-
Beren nerabetasunak ingurune desformalizatu eta ludiko batean positiboki praktikatzeko bidea erraztea.
-
Beren betebeharrik gabeko denborak kudeatzeko modu dibertsoak, estimulagarriak eta sormenezkoak ahalbidetzea.
-
Nerabeen proposamenak jasotzea eta ahalbidetzea.
-
Nerabetasunen dibertsitatea ezagutzeko eta nerabe izateko modu ezberdinak onartzeko bidea erraztea. haien artean bizikidetzazko dinamikak sorraraztea eta ezberdintasuna balio sozial bihurtzea.
-
Talde-bizitza eta taldeen arteko erlazioak sustatzea eta estimulatzea ekipamenduetan eta haietatik kanpo.
-
Trantsizioak erraztea (haurtzarotik nerabezarora, nerabezarotik gaztarora), erritmo eta kondizio ezberdinak kontuan izanda.
-
Arriskuen kudeaketa egoki bateranzko prozesuetan laguntzea.
Enpresek 15 egun dituzte beren proposamenak aurkezteko, zeinak irizpide hauen arabera baloratuko baitira:
-
25 puntu, kudeaketa-proiektua.
-
10 puntu, jardueren proposamena.
-
10 puntu, esleitutako baliabide pertsonalak eta materialak.
-
5 puntu, eskainitako hobekuntzak.
-
50 puntu, eskaintza ekonomikoa.
Informazio gehiago nahi izanez gero, pertsona eta enpresa interesatuek dokumentazioa jaso dezakete Kulturetxean, 943376181 telefonora deituz, e-mail bat kultura@lasarte-oria.eus helbidera bidaliz edo kontratatzailearen profilean.