Albisteak
NEGUKO GAZTELEKUKO ETA KULTURETXEKO IKASTAROAK
2017-01-12 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Ireki da Gaztelekuaren eta Kulturetxearen neguko ikastaroetan izena emateko epea. Epe hori urtarrilaren 11tik urriaren 20ra izango da.
Gaztelekuaren kasuan, 4 dira aurreikusitako ikastaroak, eta institutuetan egindako inkesta batzuetatik atera dira: Graffiti, Break Dance & Shuffle, Dance Hall eta Gitarra. Ikastaro horiek 12tik 30era urteko gazteei zuzenduak daude. otsailaren 1ean hasi eta apirilaren 7an bukatuko dira, eta astean 2 ordukoak dira. Informazio gehiago jaso edo izena eman nahi dutenek Gaztelekura joan behar dute:
-
Graffiti: ostiralero 18:00etatik 20:00etara, otsailaren 3tik 24ra.
-
Break Dance & Shuffle: ostegunero 18:00etatik 20:00etara, otsailaren 2tik apirilaren 6ra
-
Dance Hall: ostiralero 18:00etatik 20:00etara otsailaren 3tik apirilaren 7ra
-
Gitarra: asteazkenero 18:00etatik 20:00etara, otsailaren 1etik apirilaren 5era.
Kulturetxeak pertsona helduentzat aurtengo neguan antolatuko dituen ikastaroak, berriz, bost dira: Berokien konponketa, Autoestimua, Sabel dantza, Marrazketa eta kolorea eta Egur taila. Informazio gehiago jasotzeko edo inskripzioa egiteko, Kulturetxera joan behar da:
-
Berokien konponketa: asteartero 19:00etatik, 21:00etara urtarrilaren 31etik apirilaren 4ra
-
Autoestimua: asteazkenero 19:00 21:00 otsailaren 1etik apirilaren 5ra
-
Sabel dantza: ostegunero 19:45etatik 21:15etara otsailaren 2tik apirilaren 6ra
-
Marrazketa eta kolorea: ostiralero 18:00etatik 20:00etara otsailaren 3tik apirilaren 7ra
-
Egur Taila: astelehenero 17:30etatik 20:30etara otsailaren 6tik azaroaren 27era
Kasu guztietan, parte-hartzaileen hizkuntzazko gaitasunak ezarriko du ikastaroa zein hizkuntzatan emango den.