Albisteak

Musikaren Astea eta Kukai Dantzaren Oskara ikuskizuna, apirileko protagonistak

2018-03-27 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Maite Iglesias kulturako zinegotziak eta Iker Tolosa kulturako arduradunak aurkeztu dute apirileko agenda kulturala, zeinetan nabarmentzen baitira Musikaren VI. Astea eta Kukai Dantzaren azken muntaketa, Oskara.

Musikaren VI. Astea martxoaren 11n hasiko da, Danok Kidek antolatutako opera-zikloaren barruan Bizet-en Carmen opera proiekzio digitalean emitituz. Hilaren 13an, Brigitarren komentuan, Danok Kideren eskutik ere, harizko eta haizezko The Ludwig Vans taldeak musika klasikoko programa bat eskainiko du, pieza nabarmenen artean Septimino ospetsua izango delarik. Musikaren Astea hilaren 14an amaituko da, Jacinto Guerreroren La Rosa del Azafrán zarzuelarekin, Sasibil elkarte lirikoak antzeztuko duelarik.

Martxoaren 21ean, Kukai Dantza konpainiak Oskara obra eszenaratuko du: bi unibertso koreografikoren eta dantzari begiratzeko bi moduren bat-egitea, sustrairik herrikoienaren eta espresiorik abangoardistenaren artean mugitzen dena. Obra honek sari garrantzitsuak eskuratu ditu; besteak beste, hiru Max 2017an.

Dantzak presente jarraituko du apiril honen 22an Erketz Dantza Taldearekin, bere 50. urteurrenean Erketzen Erromeria muntaketa eskainiko baitu. Hilaren 27an, Okendo plazan dantza-ikuskizun batez gozatzeko parada izango dugu Kukuka Dantza eta Antzerki taldearen eskutik, Dantzaren Nazioarteko Eguna dela eta.

Aste eszenikoen barruan, antzerkia presente izango dugu hilaren 20an Nagusilan teatro amateurreko taldeari esker, Una boda en Yalta endredozko komedia eskainiko baitu, A. Txejoven obraren adaptazio librea. Danok Kidek hilaren 16an, 17an eta 18an boluntariotzari, aisialdi aktiboari eta Nagusilan elkarteari buruz antolatu dituen Balioetan Hezteko Jardunaldien amaiera izango da.

Osasunari buruzko 2. Jardunaldiak martxoaren 23an egingo dira, Aterpea merkatari eta ostalarien elkarteak antolatuta.

Hil honetan, haurrentzako zinemak Oin handiaren semea filma ekarriko du apirilaren 8an. Hilaren 15ean La familia feliz proiektatuko da, 22an Harpetarra, eta 29an Boonie Bears y el gran secreto.

Helduentzako zinemak martxoaren 8an La forma del agua eskainiko du, 15ean Sin rodeos, 22an El viaje de sus vidas eta 30ean Gorrión rojo.

Okendo zine-forumak hilaren 6an The Florida Project proposatzen digu jatorrizko bertsioan, eta 20an The Party.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna