Albisteak
Musika-tresna berriak Musika Eskolarako
2015-11-04 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Musika Eskolako ekipamendua handitu egingo da pandero batekin, piano digital batekin eta gitarra batekin. Guztira 3.992 euro.
Hainbat enpresaren eskaintzak jaso ondoren, honako material hau eskuratuko dugu:
- Pandero 1, 3 afinagailu kromatiko eta akordeoi-uhal bat 146,50 euroan, Amadeus Musika Eskolari.
- Aulkidun piano digital bat eta aurikularrak 1.995 euroan, eta gitarra klasiko bat anplifikadorearekin, Musical 72ri.
- Zeharkako flauta bat eta flauta altu bat 1.398 euroan, Ervitiri.