Albisteak
Musika taldeentzako entsegu-lokalen eskatzaileentzako bileraren deialdia
2018-07-20 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Gaztelekuan dauden musika taldeentzako entsegu-lokalak eskatzeko epea agortzear dago. Gogorarazi talde guztiei eskaera entregatu beharko dutela udaletxeko erregistroan idatziz, uztailaren 24 baino lehen. Bi entsegu-areto daudela, eta horiek erabiltzeko ordutegia 10:00etatik 24:00etara dela, astelehenetik igandera. Lehentasuna izango dute 30 urtetik beherako eta udalerrian erroldatutako kideez osatutako taldeek.
Lasarte-Oriako Udalak, aipatzen den egunean eta orduetan bilera batera deitzen die eskatzaileei lokal horiek erabiltzeko ordutegi eta egutegiak osatzeko.
EGUNA: UZTAILAREN 27a
ORDUA: 18:30etan
LEKUA: GAZTELEKU