Albisteak
Mugikortasunaren europar astea. Autorik gabeko eguna 2015
2015-09-11 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
“Aukeratu. Aldatu. Konbinatu zure mugikortasuna” lelopean ospatuko da aurten Mugikortasunaren Europako Astea, jendea garraio-alternatiba ezberdinetan pentsatzera animatuz.
Hori dela eta, Ingurumeneko arloak hainbat jarduera antolatu ditu irailaren 17tik 22ra bitartean.
-
Hilaren 17an eta oinezko erabilera sustatzeko, trafikorako itxi egingo da Kale Nagusia, Torre etxeko biribilgunetik Ola Kalera, eta hainbat jarduera ludiko eta kirolezko egingo dira, baita Segway zirkuitu bat ere.
-
Hilaren 18a bizikletaren eguna izango da, eta bizikletazko martxa bat, bizikletazko jolasak eta 2. eskuko bizikleten azoka antolatuko dira.
-
Hilaren 21ean bi orduko ikastaro bat egingo da, 16 urtetik gorakoei zuzendua, hirian barrena bizikletaz zirkulatzen ikasteko
-
Hilaren 22an hiribusa dohainik izango da egungo osoan.
-
Ekitaldi hauek Artelatz enpresak egindako enpresari dagozkio, eta 6.000 €-ko aurrekontua dute. Bi kartel editatuko dira: bata, mugikortasunaren asteko programarekin, eta bestea 2. eskuko bizikleten azokan zentratua. Gainera, 7.000 esku-orri banatuko dira, programari buruzko informazioarekin eta mugikortasun jasangarrirako aholkuekin.
-
Mugikortasun Jasangarriaren Europako Astea europar kanpaina bat da, irailaren 16tik 22ra bitartean egingo dena, jasangarritasunaren ikuspegia bultzatzeko, ibilgailua erabili ordez oinezko, bizikletazko edo garraio publikozko mugikortasunean oinarritua eta irisgarritasuna hobetzeko erremintak sortuz.Lortu nahi den beste helburu bat garraio-modu egokia hautatzera animatzea da, aukera ezberdinak konbinatuz.
-
Aurten bi kanpaina europar batu dira: “European Mobility Week” (Mugikortasunaren Europar Astea) eta “Do the Right Mix” (Egin konbinazio egokia). Bi ekimen horiek ibilbide luzea dute hiriko mugikortasun jasangarriaren sustapenean, eta on-line komunitate iraunkor bakar bat sortzea bilatzen dute, hiri-garraio jasangarria sustatzean zentratua.