Albisteak

Mitxelin II proiektuaren inguruan iritziak jasotzen

2013-02-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Aurreko astean, Udalak proiektu honen berri eman aurretik herriko alderdi politiko eta merkatariekin bildu zen nondik norako guztiak azaltzeko eta iritziak jasotzeko. Pablo Barrio alkatea, Gorka Lizarraga eta Nerea Sanchez zinegotziak bildu ziren alderdi guztiekin eta osorik azaldu ondoren hasiera bateko hausnarketak burutu zituzten, gaiari buruzko iritziak elkarbanatuz.

Merkatariekin ere bildu ziren eta hauek arduratuak agertu ziren beraien lanetan izan dezakeen ondorio negatiboa aurreikusiz. Esan beharra dago, enplegu saila joan den abendutik tokiko ekonomiaren inguruan bilerak egiten izan dela merkatari, ostalari eta zerbitzu pertsonaletako langileekin. Eta guztiak, Lasarte-Oriako merkataritzaren egoera kaxkarra azpimarratzen dute, eta hau suspertzeko lanaren beharra.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna