Albisteak
Mitxelin II, merkatal-industriagunea Lasarte-Oriarentzat?
2013-02-15 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak
Aurrekariak:
Michelin SA empresak okupatu zuen 1934an lehengo aldiz bere fabrika bat kokatuaz.
2008an enpresaren birmoldaketa plan bat martxan jarri zen eta bertan 800 lanpostu inguru (zuzen eta ez zuzenen artean) galdu ziren.
2009an futbol zelaiaren ondoko eremua berrindustrializatzeko plan bat jarri zuen martxan Michelin Fundazioak, horretarako Aholkulari Kontseilu bat sortuz. Bertan, Michelin Fundazioaz gain, Lasarte-Oria eta Usurbilgo Udalek, Jaurlaritzak (SPRILUR garapen agentziaren bidez), Aldundiak eta sindikatuek parte hartzen dute. Asmoa zen 500 lanpostu sortzea.
Hasiera batetan, Michelin Fundazioak industria edo industriarekin lotura zeukaten zerbitzu arloko enpresak erakartzeko planteamendua egiten zuen (bulego + pabiloi proiektu batekin). Enpresak bertan kokatzen lanpostu sorrera netoa eman beharko zen eta kontratazio berri bakoitzeko diru-laguntzak emango zituen Fundazioak.
Birmoldaketa hau dela eta, 2010. urtean eremu honetan zeuden eraikin eta biltegi eraitsi egin ziren.
102 lanpostu iada lotuak zeudela etorriko ziren 3 enpresaren bidez, baina momentuan, krisia dela medio, inbertsioa-eraikuntza egiteko dirurik ez zegoela adierazi zuen SPRILUR keta bertan behera gelditu zen egitasmoa.
2012anMichelin SA Udalarekin kontaktuan jarri zen eta urbanizazioa burutzeko inbertsore pribatu bat zuela adierazi zion, baina kasu honetan eraikuntzaren erdia gutxi gorabehera merkataritza ertainerako (1.000 eta 3.000 m koadro artekoa) izan behar zuen, beste guztia industrial moduan mantenduz. Inbertsore horrek 100 lanpostu baino gehiago sortuko lituzkeela esaten du.
Gaur egun lantzen ari den proiektuaren ezaugarriak (aldaketen menpe daude):
Guztira: 17.500 m2 inguru
Erabilpen komertziala: 5.000 m2 (+ aparkalekuak)
Bulegoak: 4.900 m2 (1.650 m2-ko hiru solairutan)
Industrial/Pabiloiak: 7.600 m2
Egungo egoera:
Gaur egun, Lasarte-Oriako Udalak bere esku dauka gune komertzial honen eraikuntzari baimena ematea. Esan bezala, eraikuntza berriak erabilera komertzialera zuzendua izateak, lurren kalifikazioa aldatzea eskatzen baitu. Beraz, eraikitzeko prest dagoen Komertzial honek, Udalak lur industrial hauek komertzial izendatzeko beharra dauka. Eta hortxe dago koska, Udalerriko baimenik gabe ez dagoela era horretako eraikinik eraikitzeko aukera zonalde horretan.
Guzti hau ikusirik Udalaren erabakia:
Udalak proiektu hau publiko egitea erabaki du, sortuko dituen iritzi ezberdin eta eztabaiden jakitun. Bere ustez, herritarren hausnarketa merezi duen gaia baita eta edozein erabaki hartu aurretik iritzi eta postura guztiak jaso nahi baititu.
Aste honetan bertan, udal gobernua Udaleko alderdi guztien ordezkariekin bilera egin du egoera azaltzeko eta iritziak elkarbanatzeko.Era berean, herriko komertzio guztiei deialdia egin eta Alkateak proiektuaren nondik norako guztiak azaldu dizkie. Ondoren hauen kezkak jaso eta galderak erantzun dituelarik.
Beste alde batetik , gaia gizarteratzera begira egun hauetan eskuorri bat banatuko da etxe guztietara. Bertan proiektuaren azalpen guztia joango da eta honekin batera hausnarketarako galdeketa bat proposatzen du. Galdeketa honek izaera kontsultibo erreflexiboa du eta ez du inolako erabakigarritasunik izango. Baina, herritar guztiei animatu nahi diegu bere iritzia azaleratzera eta honela guztien artean gaiari buruzko panoramika zabala osatzera. Galdeketa hauek, orria bete ondoren udal eraikinetan kokatuak dauden parte-hartzeko postontzietan sartu beharko dira.
Internetez ere bozkatu daiteke webgune honetan.
Azkenik, Udalak hurrengo asteazkenean, otsailaren 20an arratsaldeko 19etan Kultur etxeko hitzaldi aretoan, herri batzarra deitu nahi du. Bertan azaltzen diren herritar guztiek lehenengo eskutik Mitxelin II proiektuari buruzko informazio guztia jasotzeko aukera izango dute.
Material osagarria: