Albisteak
Mitxelin II eremuan kokaturiko proiektuari buruzko galdeketa bukatu da
2013-03-05 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak
Orain dela bi aste Udaletxeak, Mitxelin II eremuan proposatu den gune komertzial-industrialaren inguruan, hausnarketa izaerako prozesu kontsultibo bati ekin zion. Sektore desberdinekin bilerak egin zituen eta atari guztietan azalpen eskuorri bat banatu zuen, herritar guztiak gaiaren jakitun izan zitezen. Eskuorri horrek, galdeketa bat zekarren barnean eta herritarrek gaiaren inguruan beraien iritzia emateko aukera izan dute. Guztira, parte-hartzeko postontzietan 198 eskuorri jaso dira eta hemendik informazio asko ateratzea espero du Udalak.
Informazio guzti hau landu ondoren, Udalak ondorioak azalduko ditu eta modu honetan guztiok gaiaren inguruko perspektiba zabalago bat izatea lortuko dugu. Hala ere, galdeketa honek ez du izaera erabakitzailerik eta gai honek lanketa zabalagoa eskatuko du sentsibilitate guztiak hartu behar baitira kontuan.