Albisteak
Migratzaileen Nazioarteko Eguna dela eta ekintzak
2016-12-13 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako Anitzen Sareak, abenduaren 18a Migratzaileen Nazioarteko Eguna denez, bere inguruan hainbat ekimen antolatu ditu herritarren arteko ezagutza eta harremana areagotzeko.
Honako ekintzak antolatu dira:
-Abenduaren 13an, asteartea, arratsaldeko 18:30ean Villa Mirentxun (beheko aretoa) Rahma elkartea ezagutzeko aukera egongo da eta arabiera hizkuntza ezagutzeko, Rahma elkarteak eskainitako arabierarako sarrera klasean.
-Abenduaren 15ean, osteguna, 18:00etan Kultur Etxe ataritik abiatuta, herritik ibilaldi gidatua egingo da aniztasunaren bilguneak izan diren lekuetatik pasaz, Lasarte-Oriaren irakurketa eginez herriko bilguneen ikuspegitik. Jone Miren Hernández antropologo lasarteoriatarrak eskainiko du ibilbidea.
-Ibilbidearen amaieran, arratsaldeko 19:00etan, Eliza Evangelikoa ezagutzeko aukera egongo da beren lokalean: txokolatada baten inguruan, bertako jarduna ezagutzeko aukera izango da.
Ekimen hauetan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi zaie lasarteoriatar guztiei.