Albisteak
Merkataritza sustatzeko "Biziberritzen" programa
2015-10-08 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Ramón Ormazabalek Aterpearen aldetik, Beatriz Juez sozioekonomiako zinegotzia eta Jesus Zaballos alkatea bertan zirela, Biziberritzen programa aurkeztu du.
Aterpearen, establezimendu parte-hartzailearen, erabilitako lokalen jabeen eta Udalaren elkarlana eskertu ondoren, nabarmendu du nolako ilusioarekin ekin zioten iaz proiektu honi. Oraingo gobernu-ekipoak mantendu duen proiektu bat, hain zuzen.
Jesus Zaballos alkateak azpimarratu du ekimen hau interesgarria dela herriari bizia emateko, gaur egun zoritxarrez itxita dauden lokalen merkataritzako funtzioa berreskuratuz.
Biziberritzen programaren helburua da gaur egun hutsik dauden lokal komertzialak udalerriko beste denda batzuen erakusleiho gisa erabiltzea. Gauza da lokal itxien irudia ekiditea, gure kaleetako merkataritza-giroa hobetuz eta herriko beste denda batzuei beren artikuluak sustatzeko aukera emanez.
Biziberritzen 8 establezimenduk hiru gunetan parte hartuz abiatu da: 5ek Geltoki Kalean (Otaegi altzari-denda zenekoan), eta 1ek Txuri Urdin taberna zenekoan, Anaiaken eta Olan. Establezimendu parte-hartzaileak hauek dira: Isu leihoak, Ormazabal loradenda, Alba moda, Olmi mertzeria, Alcar leihoak, Santana informatika, Noaoa bidaiak eta Abreu bazarra. Erakusleiho bat instalatuta, establezimendu horiek herriko beste eremu batean promozionatuko dituzte beren produktuak.