Albisteak

Merkatarien prestakuntzarako ikastaroak ematen ari dira

2014-05-19 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

Lasarte-Oriako Udala hirugarren sektorearen sustapenean lanean ari da eta formakuntzarako beharra hauteman du. Ezinbestekoa baita egungo aldaketa eta berrikuntzen ondorioz etengabeko formakuntza prozesu batean sartzea.

 

Hori dela eta, joan den otsailean “Ezagutu ezinbesteko 40 aplikazio zure negozioa kudeatzeko” izenpean bi kurtso antolatu ziren eta 19 merkatarik parte hartu zuten.   

 

Oraingoan aldiz, Usubilgo Lanbide Eskola, Lasarte-Oriako Udalarekin elkarlanean, bi ikastaro ematen ari da, “Bezeroenganako Arreta” eta “Salmentako Teknikak”, bakoitza 10 ordukoa eta talde bakoitzeko 12 plazakoa. Ikastaro horiek Hobetuz-etik finantzatu dituzte, eta Udaleko Ofizio-Eskolan ari dira ematen.

 

            Helburua da parte-hartzaile bakoitza, prestakuntza labur hori bukatutakoan, gai izatea saltzaile moduan duten bizkortasun mentala hobetzeko, salmenten errendimendua ahalbidetzeko eta mantentzeko erreminta sinpleak entrenatuz, eta errendimendu komertziala bidekatzea ahalbidetuko duten argudio konbentzigarriak sortzeko.

 

            Nabarmentzekoa da Ikaskuntzako Bitartekaritzarako Zerbitzuak, Usurbilgo Lanbide-Eskolaren mendekoa denak, zuzenean parte hartuko duela ikastaroen zabalkundean eta taldeen prestakuntzan. Nabarmentzekoa da, halaber, Udalak merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorean asoziazionismoa sustatzeko duen interesaren erakusgarri, lehenik eta behin ikastaroak ATERPEA elkarteko kideei zuzendu zaizkiela, eta haiek gonbitari oso positiboki erantzun diotela, parte-hartzaile dezente baitira establezimendu elkartekideetatik datozenak. Zehazki, 17 lagun inskribatu dira ATERPEA elkarteko establezimenduetatik.

 

            Oraingo hau esperientzia erreal bat da, sektorerako aurrerantzean programatuko diren taldekako prestakuntzen oinarri izango dena, ATERPEArekin sinatutako esparru-akordioan jasotako moduan. Badu, gainera, balio erantsi bat: Usurbilgo Lanbide-Eskolaren, Ikaskuntzako Bitartekaritzarako Zerbitzuaren, ATERPEA Elkartearen eta Lasarte-Oriako Udalaren inplikazioa eta elkarlana.

 

Azken finean, esan gure udalerriko hirugarren sektorearen lehiakortasuna hobetzea Udalarentzat helburu estrategiko bat dela

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna