Albisteak

Merkatariekin elkarlanean Udalak 3 hilero eskuorri bat aterako du

2013-07-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

Eskuorri hau azkenengo hilabeteetan hirugarren sektorearekin eta Aterpea elkartearekin elkarlanean egiten ari den lanaren pauso bat gehiago da. Bere helburua, "Lasarte-Oria, tratu on bat" markaren aurrerapen bat irudikatzea, asoziazionismoa sustatzea eta gure merkatari txikiak publizitatzea da.

 

Etorkizunean, hiru hilero banatuko da ale bat eta bertan Aterpeako merkatarien eskaintza guztiak aurkitu ahal izango dituzue.

 

 

Gure komertzioen kalitatea eta gertuko tratua identifikatzeko marka bat

 

Lasarte-Oriako eskaintza komertziala, ostalaria eta zerbitzuena bildu nahi ditu marka honek. Tratu ona gure komertzio txikiak eskaintzen digun ezaugarria da, gertutasunean oinarritutako tratu ona, produktu eta zerbitzuen kalitatean eta gustuz lan egiten duen profesionalaren konfiantzan.

 

Udalerrian eskaintza zabal bat osatzen duten komertzio txikien sare bat. Lasarte-Orian gelditzeko tratu on bat profesional adituen eskutik, inork baino hobeto mimatzen baitituzte euren bezero, produktu eta zerbitzuak

 

 

 

Aterpea, gure ekonomia indartzeko ezinbesteko elkarte bat

 

Asoziazionismoa funtsezkoa da, denon artean guztiontzat onuragarri izango den udalerri aktibo bat bultzatu nahi badugu. Batasun hori gabe ezinezkoa litzateke bertako ekonomia bultzatzea eta horregatik Udaletik Aterpearekin batera lan egin nahi dugu, gure herriko hirugarren sektoreari bultzada bat emateko.

 

Konpromiso eta elkarlan horren ondoriozko aldaketak agerikoak egiten ari dira, horren fruitu, honako eskuorri hau eta bi hilabeteko elkarkidetzan Aterpearen bazkideen kopuruan %40ko igoera izan dela.

 

Beraz, Udalaren asmoa batasun hori bultzatzen jarraitzea da bazkide berriei laguntzen, euren eskaintzak argitaratzen, jarduerak sustatzen eta teknologia berrietan formakuntza hobetzen.

 

ikusi eskuorria

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna