Albisteak
“Merchandising bisuala salmentarako” tailerra merkatarientzako
2014-06-09 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia
Hurrengo asteazkenean, ekainaren 12an, estrategia komertziala hobetu nahi duten merkatarientzako tailer bat hasiko da. Ba al dakizu zure dendako ze zatian saltzen duzun gehien, etekinik ateratzen al diozu? Sartzen direnek begiratu bakarri egiten duten eta ezer erosi gabe irteten dira?
Zure marka eta produktu estrategia zehazten eta zure dendan modu eraginkorrean komunikatzen ikasiko duzu. Zure produktuak sailkatzen, banatzen eta modu erakargarri batean nahiz erostera dei eginez aurkezten erakutsiko dizugu. Salmenta puntuan marketinga nola egin eta giro berezia nola sortu.
Izen ematea:
Izen eman ahal izateko hurrengo orria bete behar da soilik. Hemen.
Tailerra doakoa da eta gaztelaniaz izango da.
Eguna: Ekainak 12
Lekua: Biteri Kultur Etxea, Nafar kalea 18, Hernani
Ordua: 14:30 – 16:30
Hizlaria: Carolina Ortega
Antolatzaileak Buruntzaldeako Merkataritza Dinamizazio bulegoa eta Gipuzkoako Merkataritza Ganbara