Albisteak

Mendiluze kooperanteari eginiko “Argizaiola” eraberritu da

2013-06-27 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Duela 17 urte zendu zen Juan Jose Mendizabalen oroimenean eginiko eskultura konpondu du Gotzon Huegun, herriko eskultoreak, Udalaren bitartez. Urteetan kooperantea eta joan zen egunerarte Danok kide elkarteko lehendakaria izandakoari eta pertsonifikatzen zuen boluntariotzari omentzeko helburuarekin, eskultura hau egin zitzaion ekimen herritar baten bidez.dela eta, eskultoreak argizaiola berriro esku artean izan du eta erabat eraberrituta bueltatu du bere lekura.

 

 

Argizaiola itxura du eskulturak eta Gotzon Huegun egilearen hitzetan “Argizaiolak betidanik izan du joandakoen argiarekin lotura eta beste aldetik, materialari dagokionez kooperazioan parte hartzen duten lagun guztiak adierazi nahi izan nituen azulejozko zati txikiz osatua dago.”

 

Azken aldian ordea, eskulturaren egoera ez zen ona eta urteen poderioz pusketak galtzen joan da. Hau dela eta, eskultoreak argizaiola berriro esku artean izan du eta erabat eraberrituta bueltatu du bere lekura.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna