Albisteak
Mendekotasuna duten pertsonen mobilizazioaren eta transferentziaren Ikastaroa
2015-10-16 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Ikastaro horretan, mendekotasuna duten pertsonen mobilizazioa eta transferentzia aztertuko dira: atseden-garaian, garbitzean, janztean, elikatzean, medikazioa erabiltzean eta komunikatzean.
Ikastaroa azaroaren 2an, 3an eta 4an emango da, 17:00etatik 20:15era bitartean, udalaren egoitzetan. Hizlaria Pakea Galdos erizaina izango da.
Inskripzioa 663 057 223 telefonora deituz edo formakuntza@laharelkargoa.org helbidera e-maila bidaliz egin beharko da, eta dohainik izango da. Kupoa gehienez 20 lagunekoa izango da.
Ikusi kartela (egunak, ordutegia eta lekua)