Albisteak
MEMORIA PLAZA EKIMENA LASARTE-ORIAra HELDU DA
2017-03-27 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Erakusketa ikusgai egongo da Okendo Plazan apirilaren 3tik 9ra. Lasarte-Oriako alkate Jesús Mª Zaballosek eta Aintzane Ezenarrok Gogora Institutuaren zuzendariak, Memoriaren Plaza Lasarte-Orian izango duen programazioa aurkeztu dute.
Herritarrek parte hartzeko iaz martxan jarritako proiektu bat da; helburua da Euskadin azken urteotan gertatutakoei buruzko lekukotzak biltzea eta azaltzea, memoria plural eta partekatu bat eraikitzeko asmoz. Erakusketa Okendo Plazan egongo da apirilaren 3tik 9ra.
Udal-talde guztien ordezkarien presentziarekin aurkezpenean, Jesús Mª Zaballosek eskertu egin du Gogora Institutua Lasarte-Orian egotea erakusketa eta jardunaldi hauekin. Gogorarazi du herri hau eta udal hau argi eta garbi konprometitua daudela memoria iraunaraztearekin, eta urteak daramatzatela lanean, bai bizikidetza normalizatzeko eta gure herriko biktimak gogorarazteko programetan, baina baita 36ko estatu-kolpearen ondoren gertatutakoaren oroipena argitara ateratzen saiatzen ari direnen lanari babesa emanez ere.
HELBURUAK
Aintzane Ezenarrok azaldu duenez, lau xede ditu Memoriaren Plaza proiektuaren fase ibiltariak:
-
Memoria jendarteratzea eta partekatzea, erakusketa baten bitartez, eta guztion artean eraikitako gogoeta sustatzea.
-
Herritarrei beren memoria-lekukotza uzteko espazio bat eskaintzea.
-
Memoriak udalerrien eremuan lantzea, eta dinamikak sustatzea iraganari buruzko gogoeta kritikoak partekatzeko.
-
Gogora Institutua ezagutaraztea eta herritarrengana hurbiltzea.
PROGRAMA LASARTE-ORIAN
Gogora institutuaren zuzendariak Memoriaren Plazaren programazioa azaldu du:
-
Apirilaren 3an, 18:00etan: Erakusketaren irekiera ekitaldia.
-
Apirilaren 4an, 19:00etan: Terrorismoaren biktimen partehartzearekin mahai ingurua. Josu Elespe, Feli Goikoetxea eta Manoli Urritegi.
-
Apirilaren 6an, 19:00etan: Alkateen mahai-ingurua. Lasarte-Oriako alkatea Jesús Mª Zaballos,Hernaniko alkatea Luis Intxauspe , eta Urnietako alkatea Mikel Pagola
Beste herri batzuetan egin den moduan getxoko Memoria Plazak hezkuntza tailerrak antolatuko ditu goizetan DBH4ko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzat. Helburua da esperientzia esanguratsua eskaintzea Memoria eraikitzeko giltzarriak ezagut ditzaten laguntzeko eta gogoeta kritikoa egin dezaten errazteko
ERAKUSKETAGUNEA
Honako gune hauek izango ditu:
-
Lekukotzak grabatzeko eremua: erakusketara bertaratutakoek beren memoria-lekukotza in situ grabatzeko aukera izango dute.
-
Lekukotzen bideoak: Gerra Zibilaren nahiz 107/2012 Dekretuaren babespeko frankismoaren biktimen memorien lekukotzak entzun ahal izango dituzte, bai eta terrorismoaren biktimenak ere.
-
Proiekzio eta debate eremua: zenbait dokumental proiektatuko dira eta mahai-inguru batzuk antolatzea aurreikusi dute.
-
Mezuen hormairudia: bertaratzen direnek beren mezua hormairudian idatzi ahalko dute.
MEMORIA PLAZAREN AURREKARIAK
Gogora Institutuak urte honen hasieran hasi zan testigantza hauek ezagutarazten eta herritarren zuzeneko testimonio eta emozioak biltzen. Orain arte, erakusketa ibiltari hau Bilbon, Durangon, Tolosan, Gasteizen, Eibarren, Donostian, Zarautzen , Arrasaten eta Getxon egon da.
Beste udalerrietako esperientziak eskuragarri daude hurrengo estekan: https://goo.gl/lEJ8Xv