Albisteak

Matxura Lasarte-Oriako goi-saneamenduko sarean

2015-11-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Gaur ostiralean, azaroaren 20an, eguerdiko 12:50 aldera matxura bat gertatu da Añarbeko Uren titulartasuneko goi-saneamenduko sarean, Kale Nagusiko 26. zenbakiaren parean, San Pedro parrokiako oinezkoentzako alboan. Inguru horretako lur-azpian orain urte asko instalatu zituzten hodien balbula batek huts egiteagatik gertatu da matxura. Hodi horiek Usurbildik Hernanira bitarteko kolektore orokor berriaren parte dira orain, eta kolektore horrek, aurki, Lasarte-Oriako eta Usurbilgo udalerrietako hondakin-urak Donostiara eramango ditu, Loiolako araztegiraino.

Prentsa oharra osoa ikusi

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna