Albisteak

Martxoko agenda kulturala

2017-03-01 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Martxoa askotariko programazioarekin datorkigu: zinemak, teatroak, erakusketek, musikak, dantzak eta hitzaldiek beteko dituzte Lasarte-Oriako kultura-guneak. Martxoaren 8a izango da hilabetearen ardatz nagusietako bat.

Jesus Zaballos alkateak eta Maite Iglesias kulturako zinegotziak aurkeztu dute martxorako programazio kulturala. Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduerak berriz ere hilabeteko protagonistak izango dira.

Jarduerak martxoaren 2an eta 3an abiatuko dira, Islada Ezkutatuak elkarteak Mercero gunean Gerra Zibilari buruz antolatutako hitzaldiekin, Txaldatxur mendian aurkitutako materialaren erakusketa iraunkorra inauguratzearen harira.

Martxoaren 8an Emakume Langileen Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, Emakumeen Zentro Zibikoak gaiari buruzko kartelen erakusketa antolatu du. Erakusketa hilaren 6an, 7an eta 8an ikusi ahalko da Mercero gunean. Bi antzerki-lanek itxiko dute programazioa: Lan eta Lan antzerki-talde amateurrak Ágora de mujeres antzezlana eskainiko digu, eta Hika teatro-konpainiak Cuaderno blanco obra.

Arte eszenikoen barruan, martxoaren 12an Go!azen euskarazko obraz ere gozatu ahalko dugu, Kuadrillategi programaren eskariz. Haurrentzako teatroan Gorakada konpainiaren Titirikontu kontari programatu da. Bi dantza-ikuskizunez gozatu ahalko dugu hilabete honetan: hilaren 24an Hormek diote on stage obra estrenaldia, DSS2016rako landutako proiektuan oinarritua eta Haatik-ek sortua: gure bizitza inguratzen duten hormek zer lioketen erakusteko eta bizikidetzaren arazo eta zailtasun nagusiei buruz hausnartzeko ikuskizun bat. Hilaren 25ean Gero Axular Dantzaren Itzal galdua saioaren txanda izango da.

Hilaren 30ean Tobera musika-eskolaren saio batez gozatu ahalko dugu, eta hilaren 31n Erregioetako Etxeek antolatutako folklore-jaialdi batez. Egun horretan bertan emango da ikustera 2016an antolatutako Euskararen 9. Maratoiari buruz egin duten bideoa. Martxoaren 17an, Korrikaren antolatzaileek haren aurkezpena egingo dute Lasarte-Orian.

Hil honetan, haurrentzako zinemak martxoaren 5ean Axel filma ekarriko du, euskaraz. Hilaren 19an Ballerina proiektatuko da euskaraz, eta 26an Batman Lego 3D.

Helduentzako zinemak martxoaren 5ean Figuras ocultas eskainiko du, hilaren 19an Lion, eta 26an El guardián invisible.

Okendo zine-forumak, berriz, hilaren 17an Captain Fantastic proposatzen digu, eta 31n Gutik gura, euskaraz.

Agenda ikusi

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna