Albisteak
MARTXOKO AGENDA KULTURALA
2016-02-29 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Zinema, musika, antzerkia eta dantza, programazio erakargarria hil honetarako. Dantza-zikloaren barruan, Kresala Dantza Taldeak bisitatuko gaitu “Oteiza Kaxa Beltza” obrarekin. Martxoaren 8ak ere izango du bere tartea: “Sufragistas” filma eta Lan ta Lanen antzerkia “Un espíritu burlón” obrarekin.
Jesus Zaballos alkateak, Maite Iglesias kulturako zinegotziak eta Txus Alonso festetako zinegotziak aurkeztu dute martxorako programazio kulturala, zenbait teknikari lagun zituztela.
Martxoaren 8ak, Emakumeen Nazioarteko Egunak, garrantzizko espazioa izango du: hilaren 4an, Okendo Zine Forumak hausnarketari bide emango dio “Sufragistas” filma proiektatu ondoren. Hilaren 10ean, Liburutegian ipuin-kontariak ariko dira gaiari buruz, eta ondoren helduentzako hitzaldia “ipuin erotikoei” buruz. Hilaren 11n, Auditorioan, Lan ta Lanek Noël Coward-en “Un Espíritu Burlón” obraren egokitzapena eskainiko du.
XII. Dantza Zirkuituak Lasarte-Oriara ekarriko du martxoaren 5ean 20:00etan “Oteiza Kaxa Beltza” obra, Kresala Dantza Taldeak interpretatua. Eta hilaren 18an, 19:30ean, Dama hari-taldeak ganbera-musikako kontzertua eskainiko du.
Hilaren 12an 17:00etan Kulturetxeak Anita Maravillasen “Pintto Pintto” haur-antzerkiko obra eskainiko du.
Amateur antzerkiak ere izango du lekua, Kukukaren antzerki-topaketen eskutik. Hilaren 18an, Auditorioan, haurren antzezlana izango da 17:00etan. 18:00etan, kafe-antzerkiko maratoia egingo dute herri osoan barrena.
Hil honetan, haurrentzako zinemak martxoaren 6an “Koko Dragoi” ekarriko du, euskaraz. Hilaren 13an “Zootropolis” proiektatuko da 3Dan, eta 20an “Pesadillas”.
Helduentzako zinemak martxoaren 6an “Sufragistas” eskainiko du, eta hilaren 12an eta 13an “Bendita Calamidad”. Hilaren 28an, “La Gran Apuesta” filmaren txanda izango da.
Okendo zineforumak hilaren 6an “Sufragistas” proposatzen digu, eta 18an “45”. Eta Bertsio Digitalean, hilaren 19an “Florencia y la Galería Uffizi” ikusi ahalko dugu, Errenazimenduaren bihotzera bidaia liluragarri bat eginez.